Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Bizi eta egoera-agiria motako ohiko galderak

Izatezko bikote egiten banaiz, zer agertuko da nire bizi- eta egoera-agirian?

Izatezko bikote egiteak ez du zure egoera zibila aldatuko. Hortaz, bizi- eta egoera-agirian zure egoera zibila hurrengoa izango da: ezkongabea.

Gora itzuli

Nola legeztatu dezaket dokumentu bat Hagako Hitzarmenean ez dagoen herrialde batean baliozkoa izateko?

Dokumentu pribatu bat legeztatu nahi baduzu (adibidez, eskriturak) Hagako Hitzarmenetik kanpo dagoen herrialde batean baliozkoa izateko, dokumentua igorri duen probintzia Notarioen Elkargora jo behar duzu.  Legeztatu beharreko dokumentua publikoa bada (jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria), dokumentua igorri duen Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo behar duzu.

Gora itzuli

Iruņeko Erregistro Zibilak igorritako dokumentu bati apostilla EAEAN-n jar diezaioket?

Ez. Justizia Auzitegi Nagusi bakoitzak dagokion erkidegoan igorritako dokumentuei baino ezin diezaieke jarri apostilla. Hori dela eta, apostilla jarri nahi diozun dokumentua EAEtik kanpoko Erregistro Zibil batean igorritakoa bada, dagokion erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira jo beharko duzu. Kasu honetan, dokumentua Iruñeko Erregistro Zibilak igorri duenez, Nafarroako Auzitegi Nagusira jo beharko duzu.

Gora itzuli

Nola jar naiteke harremanetan Erregistro Zibil batekin?

Justizia Administrazioak Euskadin dituen zerbitzuetako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak aurki litezke JustiziaEus-eko herritarrentzako arreta atalaren bitartez. Erregistro Zibiletan, normalean, honako hau izaten da jendea hartzeko ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

Gora itzuli

Bizi eta egoera-agiria eskatzeko neronek bertaratu behar dut ala joan daiteke beste norbait nire ordez?

Erregistro Zibilera ezin duzula joan frogatzeko mediku-ziurtagiria eska dezakezu. Ondoren, beste norbaitek zure mediku-ziurtagiria eta NANa Erregistro Zibilean zure izenean aurkeztu beharko ditu eta, bertan, agiria emango diote.

Gora itzuli

Nire bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria Holandakoa da. Espainian baliozkoa al da?

Baliozkoa izango da baldin eta ziurtagiri eleaniztuna bada.

Gora itzuli

Nola eska dezaket Hagako apostilla duen bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria?

Online eskaeren kasuan, "oharrak" deritzon eremuan adierazi beharko duzu ohar erantsia duen ziurtagiria behar duzula. Eskaera aurrez aurre egiten baduzu, adierazpen hori Erregistro Zibileko edo Bake Epaitegiko leihatilan egin beharko duzu..

Gora itzuli

Zenbat balio du Erregistro Zibilean espedienteak eta ziurtagiriak egiteak?

Ezer ere ez.

Gora itzuli