Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Bizi-agiriaren ziurtagiria

Bizi-agiriaren ziurtagiria

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiriak pertsona bat bizirik dagoela ziurtatzen du eta pertsona horren egoera zibila zein den adierazten du.

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan zure NANa aurkeztea nahikoa da.

Non aurkeztu

Bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Eskaera Erregistro Zibilean aurkeztuz gero, ziurtagiria berehala emango dizugu.

Eskaera Bake Epaitegi batean aurkeztuz gero, zenbait egunen buruan emango dizugu ziurtagiria, Bake Epaileak eta Idazkari Judizialak dokumentua sinatu ondoren.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria ematen dizutenean akatsen bat ikusiz gero, berehala zuzenduko dizute.

Nik ezin dut pertsonalki joan: Kasu bakarrean onartzen da zure bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria jasotzera beste pertsona bat etortzea: zure osasun-egoerak eragozten badizu eta sendagilearen ziurtagiri baten bitartez froga badezakezu. Pertsona horrek, gainera, zure NAN originala aurkeztu beharko du.

Ziurtagiria iraungitzea

Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiriek ez dute iraungitze-datarik, baina ziurtagiri hau eskatzen duten erakundeek gehienez antzinatasun-epe jakin bat izatea eska diezazukete. Aintzat hartu behar duzu ziurtagiri-mota horietan eskatzen den antzinatasuna oso mugatua izaten dela, batzuetan egun batzuetakoa besterik ez.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.