Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza > Zurekin, Zurekin, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arlo judizialean laguntzeko programa

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Zurekin, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arlo judizialean laguntzeko programa pilotua

Zurekin programa Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak bultzatzen duen eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuak (IRSE.EBI) kudeatzen duen programa pilotua da, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei jarduera judizialetan laguntza integrala ematea du helburu.

Zurekin programak lotura estua du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuarekin; azken zerbitzu horrek ebaluatzen baitu laguntza egokia den, eta, hala badagokio, Zurekin programa aktibatzea ahalbidetzen du.

Emakumeei laguntza integrala ematea prozedura judizialaren inpaktu emozionala arintzeko teknika eta tresna bat da, eta aukera ematen die emakumeei zenbait esperientzia estres gutxiagorekin eta baldintza ahalik eta onenetan eramateko (zitazioak, izapideak, agerraldiak…).

Laguntza emozionala eta fisikoa

Zurekin programak espazio judizialean sarrera, harrera eta gida lagunkoia egin nahi du, eta emakumeari modu integralean lagundu, honako hauek barnean hartuta:

  • Informazio-laguntza: informazio egokia ematea kokapenei, ordutegiei eta Biktimari Laguntzeko Zerbitzuarekin aurretiko hitzordua ezartzeari buruz, besteak beste.
  • Justizia-jauregiaren barruan kokatzeko laguntza.
  • Eustea: emozioei eta/edo testuinguruari eustea beharrezko denean ematen den laguntza-mota (estresa, beldurra, ziurgabetasuna …).
  • Amekin joaten diren adingabeei laguntzea (sor daitezkeen oinarrizko beharrizanak aintzat hartuz: elikadura, garbitasuna, itxaronaldia …) 

Prozedura

Zurekin zerbitzua hurrengo bideetatik eskatu edo abian jarri daiteke:

  1. Biktimari Laguntzeko Zerbitzutik (BLZ) emakumeari ematen ari zaion laguntzaren egokitasuna balioesten du emakumearen zaurgarritasuna eta egoera espezifikoak aintzat hartuta.
  2. Talde Psikosozial Judizialetatik eta Auzitegiko Balorazio Integraleko Unitateetatik.
  3. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegietatik, Zigor-arloko epaitegietatik edo Probintzia-auzitegietatik.

Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago daukazu Zurekin, Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arlo judizialean laguntza integrala emateko programa pilotua txostenean.