Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza > Emakumearen aurkako indarkeriaren koordinazio-zentroa

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Emakumearen aurkako indarkeriaren koordinazio-zentroa

Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duen uztailaren 31ko 27/2003 Legeak babes-agindua sortu zuen, zeinaren bidez, behin eskatuta eta epaileak hala adostuta, ebazpen judizialean bertan gehitzen diren bai erasotzaileari ezarritako zigor-neurri kautelarrak (indarkeria-ekintza berriak egin ditzan eragozteko) bai babes-neurri sozial eta zibilak (etxeko indarkeriaren biktimak babesteko eta babesgabetasun-egoerari erantzuteko).

Autonomia-erkidego bakoitzean koordinazio-puntu bat zehaztu da, eta epaileak hari bidaltzen dio babes-agindua. Bertatik biktimak eskatzen dituen edo beharrezkotzat jotzen diren laguntzak eskaintzen dira, komunikazio-sistema telematiko baten bidez, guardiako epaitegitik koordinazio-puntura babes-agindua azkar bidaltzea ahalbidetzen duena.

Funtzio horren helburua da babes-aginduen koordinazio-zentro moduan jardutea EAEn, eta hori da Euskadiko emakumearen aurkako indarkeriaren koordinazio-zentroaren xede nagusia. Justizia Zuzendaritzaren parte da, eta zerbitzu telematikoaren bidez garatzen ditu bere jarduketak, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan babes-aginduaren jakinarazpena bermatzen duena, hori ebazten duen organo judizialetik zentroaren bulegoetara, Bilboko Justizia Jauregiko 8. solairuan (Barroeta Aldamar kalea 10).

2014ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez, Administrazio Publikoko eta Justiziako sailburuak Euskadiko emakumearen aurkako indarkeriaren koordinazio-zentroaren egitura eta funtzionamendua arautu zituen, honako funtzio hauekin:

  1. Genero-indarkeriarekin lotutako neurriak dituzten ebazpen judizialak jasotzea
  2. Genero-indarkeriaren biktimei BAZak eskainitako prestazioen berri ematea.
  3. Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Estatuaren Erregistro Zentralaren informazioa eskuratzea
  4. Taldekako bileretan parte hartzea eta erakundeekin harremanetan egotea: informazio-sistema bat eratzea, genero-indarkeria egoerei jarraipena egiteko.
  5. Justiziarekin elkarlanean aritzeko zerbitzuen datuak mantendu, argitaratu eta eguneratzea.
  6. Babes-aginduari dagokionez: 

    a) Gizarte-laguntza eta -babeserako neurriak koordinatzea.
    b) Biktimari eskuragarri dauden baliabide eta laguntza sozialean berri eman eta berauek eskaintzea.
    c) Biktimari une oro ematea egoera prozesalaren berri, baita kautela-neurrien irismenaren eta indarraldiaren berri ere.
  7. Estatistikak prestatzea.