Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza > Gure zerbitzuak

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Gure zerbitzuak

  1. Biktimei: arlo juridikoan, psikologikoan eta sozialean laguntza osoa eskaintzen die.
  2. Profesionalei: delituen biktimei arreta eskaintzako eskura dauden baliabideen berri ematen die.
  3. Epaitegiei eta Fiskaltzei: biktimen egoeraren berri ematen die, betiere biktimen oniritziarekin, haien ikuspuntua aintzat hartu eta ahalik eta erabakirik egokienak har ditzaten.
  4. Gizarteari: informazioa eskaintzen dio, biktimizazioa saihesteko, inplikatutako erakunde guztien funtzionamenduaren berri izateko eta haien koordinazioa sustatzeko.

Biktimei

El BLZ BLZren laguntza jasoko du delituren bat jasan eta zerbitzura joaten den biktimak; gero, kasu zehatz bakoitza aztertzean, behar den laguntza ikusiko da, eta egoki den zerbitzu edo instituzioetara bideratuko da.

Oso garrantzitsua da biktimak laguntza eta informazioa jasotzea hasiera-hasieratik. Gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, poliziak eta operadore juridikoek eragin handia dute BLZren berri eta bertako zerbitzuen berri emateko garaian.BLZ.

Biktimei arreta eskaintzeko honako jarduketak egiten dira:

  • Salaketa jartzen laguntzea eta prozesua amaitu arte salaketaren jarraipena egitea.
  • Delituak sortu dion arazoari ahalik eta irtenbide egokiena aurkitzen laguntzea.
  • Biktimari dituen eskubideak jakinaraztea eta eskura ditzakeen laguntza ekonomikoen eta gizarte-baliabideen berri ematea
  • Beharrezkoa balitz, biktimari laguntza psikologiko eta soziala ematea.
  • Egokiak diren gizarte-zerbitzuetara bidali, behar denetan.

Gora itzuli

Profesionalei

Sarritan, delituen biktimekin harremanetan egoten diren profesionalek lege, terapia eta laguntza aldetik eskura dauden baliabideak zeintzuk diren jakin behar izaten dute, biktimaren egoerari ahalik eta ongien erantzuteko. Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak profesionalei horretan laguntza eman diezaieke, kasu bakoitzean egiten den azterketak horretarako beste zerbitzu edo erakunde batzuetara bideratzea komeni dela eskatzen badu ere.

Gora itzuli

Epaitegiei eta Fiskaltzei

Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren jarduera nagusietako bat Epaitegi eta Fiskaltzentzako txosten sozialak egitea da, biktimen egoera sozialari, pertsonalari, familiako egoerari, egoera psikologikoari, ekonomikoari eta abarri buruzkoak. Jakina, horretarako beti biktimaren baimena behar da.

Lan horien helburua Justizia Administrazioa gizatiarrago egiten eta biktimaren beharrak asetzen laguntzea da. Horretarako, eragile juridikoekin batera lan egiten da, eragile horiek beharrezkoa den informazio guztia izan dezaten.

Gora itzuli

Gizarteari

Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak gizarte-arloan ere egiten du lan, herritarren segurtasun gabezia sentimenduaren hedapena murrizteko eta moteltzeko asmoarekin.

Honakoak ditu arlo honetako zereginak:

  • Delituen ondorioak jasanez gero, informazioa eskaintzea eta biktimizazioa saihesteko neurriak hartzea.
  • Alor honetan inplikaturiko erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, honakoen artekoa, hain zuzen: epaileak, fiskalak, polizia, gizarte-zerbitzuak, etab.
  • Herritarrek poliziaren eta Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago izan dezaten lan egitea.

Horretarako, kartelak eta informazio-triptikoak banatzen ditu erakundeetan: polizia-etxe, abokatuen elkargo, epaitegi eta gizarte-zerbitzuen zentroetan, besteak beste; alor honetan lan egiten duten talde, erakunde eta herritarren elkarteekin bilerak egiten ditu, eta biktimizazioari buruzko iritzi-azterketak eta inkestak ere egiten ditu.

Gora itzuli