Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza > Ohiko galderak

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuari buruzko ohiko galderak

Delitu baten biktima naizen aldetik, aholkua jasotzeagatik ordaindu egin behar dut?

Ez. Delitu baten biktima direnek Biktimei Laguntzeko Zerbitzura (BLZra) erabat doan jo dezakete aholkularitza jasotzeko. Borondatezko eta doako zerbitzua da, eta EAEko Birgizarteratzeko Institutuak (EBIk) eta Clara Campoamor elkarteak (Gasteiz) kudeatzen dute.

Gora itzuli

Epaitegira joan behar dut Biktimei Laguntzeko Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko?

Gaur egun zerbitzu hau, EAEko Birgizarteratze Institutuak (EBI) eta Clara Campoamor Elkarteak (Gasteizen) kudeatzen dute.

Gora itzuli

Zer motatako delituen biktima izan behar dut Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak lagun nazan?

Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak bertara jo duten mota guztietako delituen biktimei eskaintzen die arreta, baita, kasu bakoitza aztertu eta gero, zerbitzu eta erakunde egokietara bideratzea komenigarria bada ere, adierazitako laguntza-eskakizunaren edukia kontuan hartuta.

Gora itzuli

Eraso egin didate. Non emango didate gertatutakoa salatzeko eman behar ditudan urratsen berri?

Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu. Gaur egun, EAEko Birgizarteratze Institutuak eta Clara Campoamor elkarteak (Gasteiz) kudeatzen dute.

Gora itzuli