Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Biktimari laguntza

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Delitu baten biktima izan direnek Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo dezakete. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko doako zerbitzua da.

Zerbitzuaren helburua biktimei zigor-arloko sistemarekin duten harremanean laguntzea da eta edozein motatako delituen biktimei eskaintzen zaie arreta; batez ere, sexu-erasoen, etxeko indarkeriaren, larderiaz egindako lapurreten eta abarren biktima izan direnei.