Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Biktimari arreta

Biktimari arreta

Lagun zaitzakegu

  • Sexu eraso bat jasan baduzu
  • Tratu txarrak salatu nahi badituzu
  • Laneko jazarpena jasaten baduzu

Delitu baten biktima izan direnek Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo dezakete. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren mendeko doako zerbitzua da. Zerbitzuaren helburua biktimei zigor-arloko sistemarekin duten harremanean laguntzea da eta edozein motatako delituen biktimei eskaintzen zaie arreta; batez ere, sexu-erasoen, etxeko indarkeriaren, larderiaz egindako lapurreten eta abarren biktima izan direnei.

Noiz jo dezaket zerbitzu honetara?

Edozein motatako delituren baten biktima izan bazara.

Gora itzuli

Nola eska dezaket?

Zuk zeuk jo dezakezu zerbitzu honetara. Orokorrean, edozein deliturekin lotutako indarkeria-gertakariren bat pairatuz gero, Poliziak, osasun-zerbitzuek edo Epaitegiko langileek Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jotzeko aukeraren berri emango dizute.

Gora itzuli

Zerbitzuak nola funtzionatzen du?

BLZn laguntza eskatuz gero, zerbitzu honetako profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira biktima izateagatik dagozkizun eskubideen inguruan laguntza emateko eta prozesu juridiko guztian zehar laguntzeko (salaketa jartzen laguntzeko, lor ditzakezun laguntza ekonomikoen berri emateko, laguntza psikologikoa emateko...).

Zerbituz horrek, gainera, zuk hala baimenduz gero, epaitegiei eta fiskaltzari zure egoeraren berri emango die, haiek erabakiak errazago hartu ahal ditzaten.

Gora itzuli

Zenbat balio du?

Doako prozesua da.

Gora itzuli