Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Biktima

Biktima

Delituzko egitate baten ondorio psikologiko, fisiko, ekonomiko eta sozialak zuzenean edo zeharka pairatu dituztenak dira biktimak. Biktimak dituen zailtasunek, sentsazioek eta igurikimenek kezka sortzen dute gaur egun Justizia Administrazioarekin lotura duten pertsona guztiengan. Pertsona horiek biktimaren egoera objektibotasunez ezagutzen eta eragindako kaltea murrizteko ekintzak proposatzen ahalegintzen dira, konponbidera hurbildu nahian.

Larrialdiak: 112
Emakumeen aurkako indarkeria: 900 840 111

Nola jarri salaketa

Erasoren baten lekuko izan bazara edo erasoren bat jasan baduzu eta salatu nahi baduzu, zoaz Guardiako Epaitegira edo polizia-etxe batera salaketa jartzera. Gogoan izan lesioren bat badago, azterketaren mediku-ziurtagiria aurkeztu behar duzula.

Kontsultatu nola jarri salaketa.

Gora itzuli

Nola lortu Doako Justizia

Auzitan aritzeko nahikoa baliabide ez duela egiaztatzen duen orok eska dezake Doako Justizia.

Abokatua behar baduzu eta egoera horretan bazaude, eskaera Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia Jauregietan kokaturik dauden Orientazio Juridikoko Zerbitzuetan (OJZ) egin dezakezu.

Doako Laguntza Juridikoko eskaera egiteko, zure egoera ekonomikoa edo zure familiarena frogatzen duten datuak aurkeztu beharko dituzu, eta baita beste agiri batzuk ere

Gora itzuli

Nora jo: Biktimari Laguntzeko Zerbitzua

Edozein motatako delitu baten biktima bazara, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura (BLZ) jo dezakezu, bertan laguntza eskaintzen baita arlo juridiko, psikologiko eta sozialean.

Kontsulta itzazu BLZren laguntza eskatzeko xehetasun guztiak.

Gora itzuli

Eta etxeko indarkeriaren biktima bazara

Emakumeek, seme-alabek, bai eta adinekoek ere, jasan dezakete, eta indarkeria mota honek barne hartzen ditu familiaren baitan gertatzen diren indarkeriazko ekintza errepikatu guztiak, nahiz eta erasotzailea etxe berean ez bizi: bortxaketa, tratu txar fisikoa, tratu txar psikologikoa, sexu-abusua, mehatxuak, isolamendu sozial eta ekonomikoa...

Indarkeria sexu bereko kideek osatutako bikoteetan ere gerta daiteke; horrelakoetan, gainera, bikotekideek laguntza behar izanez gero, bestelako erronkei egin behar izaten diete aurre. Arazo horri buruzko aholku edo laguntzarik behar baduzu, jo ezazu Berdindu zerbitzura. Berdindu, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen arretarako euskal zerbitzua da eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikia dago.

Kontsulta ezazu zer urrats egin behar dituzun zure familia egoera horretan badago eta egoera horretatik irten nahi baduzu

Gora itzuli

Zer da Justizia errestauratiboa

NBEren arabera, justizia errestauratiboa gatazkak konpontzeko metodologia bat da, eta bere abiapuntua hurrengoa da: delituak egiten dituzten norbanakoek, Legea hausteaz gain, biktimei eta gizarteari ere kalte egiten diete.

Horregatik, prozedura errestauratiboa deritzo biktimak eta delitugileak –eta egokia denean delitu batek kaltetutako beste edozein pertsona edo komunitateko kide batek- delituak eragindako kalteak modu eragingarrian konpontzeko abian jarritako edozein prozedurari; gehienetan, prozedura horretan, bitartekari batek parte hartzen du.

Justizia errestauratiboak delitu batek eragindako kaltea konpontzea du helburu, eta alde biei konponbide batera iristeko proposamena egiten die; azken hori, delituaren larritasunaren araberakoa izango da. Ez da ordainketan oinarritutako justiziaren ordezkoa (zigortzailea), justizia gizatiar baterantz joateko saiakera baizik; helburu horrekin, zigor-arloan elkarrizketa eransten du, biktimak delituaren ondorioz jasandako indarkeria eta erakundeek delitugileari ezarritako ondorioak leuntzeko.

Biktima protagonista

Zigor-arloko prozeduran, Estatua da interes publikoaren ordezkari, eta horren ondorioz, sarritan biktima agertokitik kanpo bultzatzen da. Auzi horietan biktimaren galera bikoitza da: batetik, delitugilearen aurrean, eta bestetik, prozeduraren osotasunean parte hartzeko aukera galtzen duelako.

Justizia errestauratiboak, biktima aintzakotzat hartu, merezi duen protagonismoa eman eta bere beharrak aseta egotearen ardura hartzean, zigor-sistemari egotzitako eginkizunak areagotu ditzake eta era guztietako kalteak konpon ditzake (jabegoari dagozkionak, kalte sinbolikoa, emozionala).

Justizia Errestauratiboaren praktika nagusiak: zirkuluak, hitzaldiak eta bitartekaritza

Justizia Errestauratiboaren ikuspegi zabal batetik, zirkuluak, hitzaldiak eta bitartekaritza dira tresna interesgarrienak. Tresna horiek konpontze-prozesuan garrantzia handia dute sistema prozesala gizatiarragoa bilakatzen dutelako; izan ere, horien bitartez biktimaren ikuspegia eta beharrak aintzat hartzen dira eta komunitatea prozesuaren baitan sartzen da, zigor-arloko prozedura eraldatuz. Hori guztia gizartea baketzeko lagungarri da, norbanako arau-hausleari errehabilitatzeko eta birgizarteratzeko aukera ematen diolako.

Zibil-arloko etxe barruko jurisdikzioan, berriz, Justizia Errestauratibo prozedura judizialen tresna osagarri edo ordezko era izan daiteke, profesional tekniko batek erraztutako elkarrizketa errazten duenez, zenbait auzitarako egokia baita.

Mediación

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua

Euskadiko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak Auzitegi eta Epaitegietara iristen diren auziak konpontzeko era osagarria edo ordezko era eskaintzen du.

Gora itzuli