"Transacción procesal" euskaraz, nola? (pdf, 174 KB)Transacción procesal > Transakzio prozesal. Gaztelaniaz, transacción del proceso ere esaten da. Eta transigir > transakzioa egin.
"Desistimiento procesal" euskaraz, nola? (pdf, 200 KB)Desistimiento procesal > atzera-egite prozesal. Gaztelaniaz, desistimiento del proceso ere esaten da, eta euskaraz prozesuan atzera egite forma ere badugu.
"Allanamiento procesal" euskaraz, nola? (pdf, 175 KB)Allanamiento procesal > amore emate prozesal. Gaztelaniaz, allanamiento del proceso ere esaten da, eta euskaraz prozesuari amore emate forma ere badugu.
"renunciar" euskaraz, nola? (pdf, 175 KB)Renunciar > uko egin. Beraz, renuncia > uko egite; eta renuncia procesal > prozesuari uko egite, uko-egite prozesal
"Tácitamente" euskaraz, nola? (pdf, 195 KB)Honela definitzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak: Isilbidez (adb.): Hitzarmen eta kidekoetan, zerbait izendatuki esan edo adierazi gabe. Antonimoa: esanbidez. Isilbidezko (adj.): Hitzarmen eta kidekoetan, izendatuki esan edo adierazi gabe aditzera ematen dena.
"Consentimiento informado" euskaraz, nola? (pdf, 175 KB)Horrela definitu zen 2016ko Bioetika Hiztegian: Pertsona batek edo bere legezko erantzuleak emandako baimena, prozedura tekniko edo diagnostiko jakin batzuek egitekoa. Baimen informatua kasuan kasuko prozedurari buruzko informazio egokia jaso ondoren ematen da.
"Declaración jurada" euskaraz, nola? (pdf, 213 KB)Declaración jurada > zinpeko adierazpen. Zinpeko aitorpen ez da zuzena, ez eta zinpeko deklarazio ere.
"Declaración responsable" euskaraz, nola? (pdf, 178 KB)Declaración responsable > erantzukizunpeko adierazpen. Erantzukizunpeko deklarazio ez da zuzena, ez eta erantzukizunpeko aitorpen ere.
"Recurso contencioso-administrativo" euskaraz, nola? (pdf, 177 KB)Honela definitu zen 2012ko Administrazioarekiko Auziak Hiztegian: “Administrazio-bidea agortu ondoren, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan jartzen den errekurtsoa, Administrazio Publikoaren xedapenak, egintzak, jarduterik ezak edota egitate-bideak aurkaratzekoa.”