Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Eskubideak eta betebeharrak > Justizia arloko profesionalen eskubideak eta betebeharrak

Justizia arloko profesionalen eskubideak eta betebeharrak

Justizia arloko profesionalen eskubideak eta betebeharrak

    Justizia arloan lan egiten duten  abokatuen, prokuradoreen, lan-harremanetako graduatuen eta bestelako profesionalen eskubide eta betebeharrak 18/2011 Legean –Justizia Administrazioan Informazio eta Komunikazio teknologien Erabilpena Arautzen duena–  jasota daude.

    Legearen II. Kapituluan ezarritakoaren arabera profesional hauek Justizia Administrazioarekin dituzten harremanak bitarteko elektronikoen bidez gauzatzeko eskubidea dute.

Telematikoki izapidetzeko eskubidea

Prozeduran pertsonatutako alderdiaren ordezkariak direnean, profesionalek izapideen egoera  telematikoki ezagutzeko eskubidea dute.

Prozedurako dokumentuen kopia elektronikoak ere eskuratu ahal izango dituzte, pertsonatutako alderdiaren ordezkariak direnean edo interes legitimoa egiaztatzen dutenean.

Era berean, Justizia Administrazioak espediente baten parte diren dokumentu elektronikoak formato elektronikoan gorde beharko ditu.

Sinadura elektroniko bidez nortasuna egiaztatzeko eskubidea

Justizia arloan lanean diharduten profesionalek sinadura elektronikoa erabili dezakete (NANarena edo aitortutako bestelako identifikatzaileena) beti ere sistema horiek modu unívocos profesional gisa identifikatzen badute.

Justizia Administrazioak bere aldetik, fitxategietan, sistemetan eta aplikazioetan dauden profesionalen datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu behar ditu.

Bitarteko elektronikoak erabiltzeko beharra

Justiziako profesionalek Administrazioek ezarritako sistemak, bitarteko elektronikoak eta aplikazioak erabili behar dituzte, beti ere prozeduran aurrikusitako bermeak eta baldintzak errespetatuz.

Gora itzuli