Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikan eta hizkuntzaren industrian duen estrategia aurkeztu du EBean

2011(e)ko azaroaren 28a

Bruselako Euskadiko Ordezkaritzarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, hizkuntzaren industriari lotutako beste 6 erakundetako ordezkariekin batera, lan-misio bat burutu du Europar Batasuneko erakundeetan. Horren helburua da, euskal hizkuntza politikaren eta haren sektoreko ekintzak ezagutzera ematea eta Europako erakunde eta kideekin lankidetza-loturak finkatzea. Eusko... (gehiago irakurri)

Lurdes Auzmendi: "Elebideri esker, Euskadiko herritarrek gero eta hobeto ezagutzen dituzte beren hizkuntza eskubideak"

2011(e)ko urriaren 20a

Elebideren logoa

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburordeak 2010ean herritarrek Elebide zerbitzuaren bidez jarritako kexen, kontsulten, eskaeren eta iradokizunen datuak eskaini ditu. Sailburordeak emandako datuen arabera, 2009koan 212 kexa bildu ziren guztira. Horietarik, 209 euskarari zegozkion eta 3 gaztelaniari (2009ko Jarduera-txostena). 2010ean, 261 kexa aurkeztu dira, horietarik 254 euskarari... (gehiago irakurri)

Estatuko eta EAEko legeak euskaraz argitaratuko dituzte Estatuko Aldizkari Ofizialean

2011(e)ko urriaren 10a

Patxi López lehendakariak eta Ramon Jáuregui Presidentziako ministroak aste honetan egindako bileran hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, legeak, lege-proiektuak eta legegintzako errege dekretuak euskaraz argitaratu ahal izango dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.  "Lege bat euskaraz irakurri ahal izatea aurrerapauso handia da, gure asmoa hizkuntza normalizatzeko... (gehiago irakurri)

Udazkena baino lehenago, lau herritarretatik hiruk Erregistro Zibiletan inskripzioak euskaraz egiteko aukera izango dute

2011(e)ko ekainaren 27a

Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Justizia Sailburuordetzaren bitartez, bere berehalako helburuen artean EAEko erregistro zibil guztietan inskripzioak euskaraz egiteko aukera du. Aurreikuspenaren arabera, aurtengo uda bukatu baino lehen lau herritarretatik hiruk eskubide horietaz baliatu ahal izango dute. Geroago, proportzio hori igotzen joango da, ondorengo hilabeteetan biztanle... (gehiago irakurri)

Internet euskararen eta gazteleraren erabilera orekatzeko

2010(e)ko azaroaren 22a

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaur egun gazteleraren eta euskararen artean dagoen asimetria zuzentzeko tresna moduan internet erabiltzearen alde egin du, horrela oreka lortzeko asmoz. Aurreko astean Bilboko Euskalduna jauregian Leizaola Fundazioak antolatutako jardunaldietan euskara normalizatzeko IKTren inguruko bi egitasmo aurkeztu ziren: Entziklopedia digitala euskaraz eta itzulpen... (gehiago irakurri)