Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

2018(e)ko azaroaren 23a

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

Gaur hasiko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketak hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea du xede. Ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola beteko dute. Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete 11 egunetan eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egin... (gehiago irakurri)

Lan eta Justizia sailak Euskaraldiaren taldea aurkeztu du

2018(e)ko uztailaren 10a

Lan eta Justizia sailak Euskaraldiaren taldea aurkeztu du

Lan eta Justizia Sailak Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den 11 egun horietan. Euskaraldiak apirilaren 18an bere lehen hamaikakoa aurkeztu zuenetik antzeko talde... (gehiago irakurri)

IVAP eta BJKN lankidetzan Euskadiko operadore juridikoei prestakuntza emateko

2018(e)ko martxoaren 21a

Gobernu Kontseiluak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, BJKN-k, eta Herri Administrazioaren Euskal Erakundeak, IVAPek, prestakuntza-arloan 2017ko maiatzaren 25ean sinatu zuten hitzarmena luzatzea onetsi du. Bi erakundeek uste dute hertsiki lankidetzan jarduteak onurak ematen dizkiela, prestakuntza-arloan esleituta dituzten funtzioak betetzeko.  Horrela, 2018ko abenduaren 31ra arte,... (gehiago irakurri)

Adierazpen bateratua irakurri dute Euskadiko erakunde nagusiek igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira

2017(e)ko azaroaren 29a

Adierazpen bateratua irakurri dute Euskadiko erakunde nagusiek igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira

Elkarlana eta aktibazioa euskararen erabilera sustatzeko. Horiexek izan dira herri erakundeek datorren igandean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira onartu eta aditzera eman duten adierazpenaren oinarriak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean irakurri dute adierazpen hori eta, informatu dutenez, datorren igandean ildo horren aldeko apustua berretsiko dute egun hori dela-eta Europa... (gehiago irakurri)

Hasi gara urratsak egiten Tolosako epaitegietan

2017(e)ko ekainaren 02a

Hasi gara urratsak egiten Tolosako epaitegietan

Auzia Euskaraz blogean jakinarazi genuen moduan, Tolosako barruti judizialeko euskara emaileekin bi bilera egin genituen maiatzean, epaitegietako hizkuntza-normalizazioko hainbat gai jorratzeko. Eragile juridiko desberdinetako 8 lagun elkartu ginen han, eta, oro har, otsailean egindako azken bileratik hona bizitakoak azaldu zituen eragile bakoitzak: egindako lana, antzemandako arazoak, izandako... (gehiago irakurri)