Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

IVAP-ek euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako Jesus Marķa Leizaola sarirako deialdia egin du

2014(e)ko martxoaren 17a

IVAP-ek euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako Jesus Marķa Leizaola sarirako deialdia egin du

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Jesus Maria Leizaola sarirako beste deialdi bat egin du. Horri esker, 14.000 euroko saria jaso ahal izango dute euskal autonomiaren arloko ikertzaileek. Ikerlanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 30ean amaituko da. Argitaragabeak izan beharko dute, eta 100 orrialde izan beharko dituzte... (gehiago irakurri)

BJBko bulegoen izenak Itzulpen Memorian

2014(e)ko martxoaren 05a

BJBko bulegoen izenak Itzulpen Memorian

Bulego Judizial Berria (BJB) Gasteizen ezarri berri da, eta bulegoetan aldaketa handia eragin du. Aldaketak izan dira bulegoen izenetan ere; eta ZEPO, EBA, ZULUP eta KEBEZE bezalako termino berriak sortu dira. Izen berri guztiak gure Itzulpen Memorian kargatu ditugu, modu horretan gaurtik aurrera kontsultatu daitezke Justizia.net orriko epaiBi ataletik, edo e-Toolbar tresnatik (euskaraz lan... (gehiago irakurri)

Harpidetu nahi duzu Auzia Euskaraz buletina hilabetero jasotzeko?

2014(e)ko urtarrilaren 29a

Harpidetu nahi duzu Auzia Euskaraz buletinahilabetero jasotzeko?

www.auziaeuskaraz.eus blogean zabaltzen ditugun kontu interesgarrienak bilduko ditugu buletinean. Auzia Euskaraz proiektuaren buletin elektronikoa hilabetero argitaratuko dugu eta izena ematen duten guztiek jasoko dute posta elektroniko bidez.   Buletin elektronikoa jaso nahi baduzu, bete HARPIDETZA ORRIA.... (gehiago irakurri)

Euskararen erabilera normalizatzeko V Plan Nagusia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

2014(e)ko urtarrilaren 27a

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko Plan Nagusia (V. plangintzaldia, 2013-2017) aurkeztu du gaur Donostian. Patxi Baztarrikarekin batera partaide izan dira: Gotzon Lobera, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria eta Maite Iruretagoiena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak euskaraz dauden legeak eguneratu eta itzuli egingo ditu, abokatu eta prokuradoreen beharrak aztertu ondoren

2014(e)ko urtarrilaren 10a

Eusko Jaurlaritzak euskaraz dauden legeak eguneratu eta itzuli egingo ditu, abokatu eta prokuradoreen beharrak aztertu ondoren

Gipuzkoako eta Bizkaiko abokatu zein prokuradoreekin egindako bileretatik garbi atera genuen ondorio bat izan zen legeak oinarrizko lan tresna direla haientzat eta ezinbestekoa dela horiek euskara itzulita eta eguneratuta izatea. Lege gehienak euskaratuta dauzkagu, baina asko eta asko ez daude eguneraturik. Baliabide mugatuak ditugunez, lehentasunak ezartzea izan zen hurrengo pausoa eta hori... (gehiago irakurri)