Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Asteazken gauean ETB1en: "Euskara Justizia eske"

2014(e)ko abenduaren 16a

Aste honetako Tribuaren Berbak programa Justizia Administrazioan euskarak duen lekuari buruzkoa izango da;“Euskara Justizia eske” jarri diote izena atalari. Gaueko 22:25ean emango dute ETB1en. Kike Amonarrizek aurkezten du Tribuaren Berbak eta euskararen alde bitxienak erakutsi ohi ditu programak.Asteazkeneko programan, besteak beste, Auzia Euskaraz proiektuaren inguruan arituko... (gehiago irakurri)

Jaurlaritzak "Eman Zure Euskara!" kanpaian ipini du abian, justiziaren alorreko euskarazko lehen komunitatea sortzeko

2014(e)ko abenduaren 03a

Jaurlaritzak

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak Eman Zure Euskara! kanpaina ipini du abian; haren bitartez, Euskadiko justiziaren esparruan erabat euskalduna izango den lehen komunitatea osatzeko interesa duten orok informazioa eta izena emateko erraztasunak izango ditu. Ekimen honen helburua orain artean banatuta dagoen kolektiboa kohesionatzea da, prozesu judizialetan... (gehiago irakurri)

Euskararen Eguna, Abenduak 3

2014(e)ko abenduaren 01a

Euskararen Eguna, Abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen dugu, San Frantzisko Xabierren egunean. Santua 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere amahizkuntzan esan zituen, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau Euskararen Nazioarteko Egun gisara, eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna... (gehiago irakurri)

Auzia Euskaraz bloga, BUBER sarietan finalista

2014(e)ko azaroaren 26a

Auzia Euskaraz bloga, BUBER sarietan finalista

BUBER sarietako euskara ondoen sustatzen duten web edo aplikazioen kategorian finalista gara, www.baieuskarari.eus eta www.baratze.com webekin batera. Kategoria bakoitzeko finalisten zerrenda Buber web gunean ikus dezakezue. Ostegunean Bilboko EITB Multibox Auditorium-ean egingo den sari-banaketa ekitaldian jakingo dugu proiektu irabazlea zein den. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu... (gehiago irakurri)

Juan Luis Ibarra EAEANren presidenteari elkarrizketa Auzia Euskaraz blogean

2014(e)ko azaroaren 26a

Juan Luis Ibarra EAEANren presidenteari elkarrizketa Auzia Euskaraz blogean

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak euskararen normalizazioan aurrera egiteko dituen asmoez hitz egin du Auzi Euskaraz blogean argitaratutako elkarrizketa batean. Administrazioan euskararen erabilera bultzatzeko politika “egiazkoa” dela azpimarratu du. Zentzu horretan, EAEANren presidenteak hizkuntza eskubideak dauden arren “egikaritzeko zailtasunak... (gehiago irakurri)