Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Hiztegi Terminologiko berriak aurkeztea

2016(e)ko azaroaren 22a

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko argitaratu diren azken zortzi hiztegi terminologiko berriak aurkeztu ditu Donostian. Aurkezpen ekitaldian parte hartzaile izan dira hiztegi terminologiko berri hauek erabiliko dituzten sektore edo arloetako ordezkari adituak ere, hala nola, Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen... (gehiago irakurri)

"Auzia Euskaraz", Justizian euskararen presentzia sustatzeko gailu mugikorretarako Eusko Jaurlaritzaren aplikazio berria

2016(e)ko azaroaren 14a

“Auzia Euskaraz” aplikazioa Justizia Administrazioko hizkuntza normalizaziorako lantaldeak sortutako tresna digitala da, eta Justiziaren arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Eusko Jaurlaritzak garatutako “Auzia Euskaraz” proiektuaren baitan sortu den aplikazio hau abokatutzan, prokuradoretzan eta notariotzan diharduten profesional euskaldunei zuzenduta dago... (gehiago irakurri)

Auzia Euskaraz hemendik aurrera Facebook-en

2016(e)ko otsailaren 11a

AuziaEuskaraz en Facebook

Hemendik aurrera Facebook-etik ere izan ahalko duzu gure berri, Auzia Euskaraz-ek abiarazi berri duen orrialdearen bidez. Egin zaitez Euskara Emaileen Komunitate birtual honetako kide “Atsegin dut” botoia sakatuta! Albisteak, argazkiak, bideoak eta azken berritasunak izango dituzu eskura, eta aukera izango duzu gainerako euskara emaileak ezagutzeko, bai eta epaitegietako... (gehiago irakurri)

Patxi Baztarrikak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren betetze mailaren laugarren txostena baloratu du

2016(e)ko otsailaren 01a

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordeak egindako betetze mailaren 4. txostena analizatu eta baloratu du Bilbon. Txosten horretan oinarrituta, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak gomendio batzuk egin dizkie Estatuko aginteei, eta sailburuordeak horien gaineko balorazioa egin du. Hizkuntza... (gehiago irakurri)

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

2015(e)ko abenduaren 10a

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Bilbo eta Donostiako epaitegietan informazio mahaiak jarrita.  Hemen dituzue egun horretako hainbat irudi:   Horrez gainera, egun horretan amaitu zen Hizkuntzen Ginkana. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 7 galderak asmatu zituztenen artean zozketa egin genuen, eta ISABEL BENGOETXEA,... (gehiago irakurri)