Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Auzia Euskaraz hemendik aurrera Facebook-en

2016(e)ko otsailaren 11a

AuziaEuskaraz en Facebook

Hemendik aurrera Facebook-etik ere izan ahalko duzu gure berri, Auzia Euskaraz-ek abiarazi berri duen orrialdearen bidez. Egin zaitez Euskara Emaileen Komunitate birtual honetako kide “Atsegin dut” botoia sakatuta! Albisteak, argazkiak, bideoak eta azken berritasunak izango dituzu eskura, eta aukera izango duzu gainerako euskara emaileak ezagutzeko, bai eta epaitegietako... (gehiago irakurri)

Patxi Baztarrikak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren betetze mailaren laugarren txostena baloratu du

2016(e)ko otsailaren 01a

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordeak egindako betetze mailaren 4. txostena analizatu eta baloratu du Bilbon. Txosten horretan oinarrituta, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak gomendio batzuk egin dizkie Estatuko aginteei, eta sailburuordeak horien gaineko balorazioa egin du. Hizkuntza... (gehiago irakurri)

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

2015(e)ko abenduaren 10a

Euskararen Eguna epaitegietan: 365 egunez Eman Zeure Euskara!

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Bilbo eta Donostiako epaitegietan informazio mahaiak jarrita.  Hemen dituzue egun horretako hainbat irudi:   Horrez gainera, egun horretan amaitu zen Hizkuntzen Ginkana. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 7 galderak asmatu zituztenen artean zozketa egin genuen, eta ISABEL BENGOETXEA,... (gehiago irakurri)

Euskararen Nazioarteko Eguna

2015(e)ko abenduaren 02a

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Zorionak guztioi! Egun hau aprobetxatu nahi dugu iragartzeko 397 euskara emaile ditugula EAEn justiziaren alorrean! Euskara emaileen komunitatea osatzen dugu Justizia Administrazioan diharduten langile, epaile, letradu, abokatu, prokuradore fiscal... euskaldunok. Euskara emaile izan nahi duzu? Bi aukera dituzu: Eman izena. ... (gehiago irakurri)

Eman zeure euskara!

2015(e)ko urriaren 23a

Eman zeure euskara!

Auzia Euskaraz proiektuaren baitan arlo juridikoko eragile euskaldunen sarea eratzen ari gara.  Helburuak: esparru juridiko bereko zein desberdinetako kideek elkarren berri izatea, informazioa partekatzea eta euskaraz lan egiteko tresnak (tresna informatikoak, kontsulta zerbitzua, formulario juridikoak, lexiko normalizatua…) eskuragarri jartzea…   Komunitateko kide... (gehiago irakurri)