Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Euskara eta Justizia

Albisteak:  Euskara eta Justizia

Ikerketa batek ondorioztatu du Euskaraldiak "nabarmen astindu zituela" parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan

2019(e)ko irailaren 17a

Ikerketa batek ondorioztatu du Euskaraldiak

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskarazemaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin du

2019(e)ko irailaren 13a

Eusko Jaurlaritzak zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin du

Eusko Jaurlaritzak zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin du, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jaso denez. Jaurlaritzaren ardura izanik zinpeko itzultzaile eta interprete gisa lan egin ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, deialdi honen bitartez aukera ematen zaie interesatuei habilitazioa lortzeko. Deialdia honako hiru... (gehiago irakurri)

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

2019(e)ko otsailaren 04a

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede izan duen Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa 2020 urteko udazkenean egingo da. 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a artean egin den ekimenaren lehen edizioaren bukaeran “jarraipena izango duen ariketa” izango zela azpimarratu zuten Euskaraldiaren sustatzaile diren erakunde eta eragileen ordezkariek eta... (gehiago irakurri)

Iņigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Donostiako Kursaalean egin den ekitaldi instituzionalean

2018(e)ko abenduaren 04a

Iņigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Donostiako Kursaalean egin den ekitaldi instituzionalean

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Donostiako Kursaalean egin den ekitaldi instituzionalean. ‘Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz’ ekimenaren azken eguna izanik, Lehendakariak ariketa sozial honen garrantzia nabarmendu nahi izan du bere hitzaldian: “Euskaraldiaren hamaikagarren egunean, diagnosian asmatu genuela esan daiteke: euskarak... (gehiago irakurri)

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

2018(e)ko azaroaren 23a

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

Gaur hasiko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketak hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea du xede. Ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola beteko dute. Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete 11 egunetan eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egin... (gehiago irakurri)