Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Covid-19

Albisteak:  Covid-19

Euskadiko familia elkarguneak itxita egongo dira egoera aldatzen den arte

2020(e)ko apirilaren 03a

Euskadiko familia elkarguneak itxita egongo dira egoera aldatzen den arte

Alarma egoera ezarri zenetik, Euskadiko familia elkarguneak itxita daude eta horrela jarraituko dute covid-19 birusak eragindako egoera amaitu arte. Zentzu horretan, Euskadiko Familia Bitartekaritza Zerbitzuak erabiltzaileei aditzera emandakoaren arabera, zalantzak argitzeko zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke, bai telefonoz zein posta elektroniko bidez. Horrez gain, itxiera egoera... (gehiago irakurri)

Zer egin daiteke eta zer ezin daiteke egin egun hauetan Erregistro Zibilean

2020(e)ko apirilaren 03a

Salbuespeneko neurriak Erregistro Zibiletan

Covid-19ak eragindako salbuespeneko egoerak irauten duen bitartean, Erregistro Zibilek Lan eta Justizia Sailburuaren Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzko 2020ko martxoaren 15eko Aginduan ezarritakoa bete behar dute. Horren ondorioz, une honetan Erregistro Zibilek hurrengo zerbitzuak bakarrik eman ditzakete: Heriotza-inskripzioak eta ehorzketa-lizentziak ematea.... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu? Indarkeria matxistaren biktimen arretarako zerbitzuak martxan jarraitzen du

2020(e)ko martxoaren 26a

Puntu lila

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz enpresa, ikastetxe eta aurrez aurreko zerbitzu ugari itxi badira ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Euskadiko arreta zerbitzuak berme guztiekin martxan jarraitzen duela egiaztatzen dizuegu. Osasun-larrialdia dela eta, aurrez-aurreko zenbait zerbitzu telematikoki ematen ari dira, baina premiazko larrialdi eta baliabideek bere horretan... (gehiago irakurri)

Emakundek gogorarazi du indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela Euskadin

2020(e)ko martxoaren 20a

Emakundek gogorarazi du indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela Euskadin

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gogorarazi du, Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daudela indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak. Osasun-larrialdia dela eta birusaren hedapena geldiarazteko, aurrez aurreko zerbitzu batzuk modu telematikoan eskaintzen... (gehiago irakurri)