2021(e)ko apirilaren 08a
Arartekoaren bulegoko Justizia arloak Justiziarekin lotutako 36 kexa-espediente berri izapidetu ditu 2020an. Kopuru hori, izapidetzeko onartutako kexen % 1,66 da. Kexak hurrengo arloen funtzionamenduarekin lotuta daude: Justizia Administrazioa eta Bulego Judiziala (11), doako laguntza juridikoa (5), familia-elkarguneak (4), abokatuen eta prokuradoreen elkargoak (3), lanbide-elkargoak (4)... (gehiago irakurri)
2021(e)ko urtarrilaren 14a
Covid-19 pandemiak eragindako salbuespenezko une hauetan, ezinbestekoa da aurrez hitzordua izatea Euskadiko Erregistro Zibil batean izapide bat aurrez aurre egiteko. Hitzorduak JustiziaEuseko Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez eskatu behar dira. Eta zerbitzu horretatik bertatik zure hitzordua baliogabetu edo alda dezakezu. Hitzordu bat eskatu ondoren, zure helbide elektronikora eta... (gehiago irakurri)
2020(e)ko azaroaren 10a
Ezkontza zibil edo erlijioso batera gonbidatu bazaituzte, kontuan izan behar duzu une honetan joan-etorriak zure udalerriaren barruan edo ondoko udalerrietara bakarrik egin daitezkeela. Hortaz, ezkontza zure udalerrian edo alboko udalerriren batean egiten bada, zeremoniara joan zaitezke, betiere higiene- eta osasun-neurriak eta ezarritako edukiera errespetatuz. Gonbidatu zaituzten ezkontza bizi... (gehiago irakurri)
2020(e)ko urriaren 22a
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren Batzordeak erabakia hartu du, Covid-19ak eragindako egoeren ondorioz abokatuen banakako prebentzio-konfinamenduen aurreikuspenari buruzkoa. Kontsultatu ezazu Begoña Basarrate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkariak bidalitako erabakia, Covid-19ak eragindako egoeren ondorioz abokatuen banakako prebentziozko... (gehiago irakurri)
2020(e)ko uztailaren 02a
Doako Justizia eskaerak Orientazio Juridikoko Zerbitzuan aurkeztu behar dira (OJZ). Zerbitzu honek Euskadiko hiru hiriburuetan ditu bulegoak, eta bertan arreta eta informazioa ematen zaie herritarrei Doako Justizia lortzeko prozesuan. Doako Justizia nork jaso dezakeen eta eskatzeko bete behar diren baldintzak eta baloratzeko irizpideak zein diren jakiteko, JustiziaEus-eko OJZren atala kontsultatu... (gehiago irakurri)