Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > BA AL DAKIZU?

Albisteak: BA AL DAKIZU?

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

2017(e)ko azaroaren 30a

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

2016tik, lanean edo boluntario bezala adingabekoekin ohiko harremana duten norbanako  guztiek Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute. Dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da; ziurtagiria doan da eta Espainiarako bakarrik balio du. Horrenbestez, atzerrian adingabeekin lan egiteko ziurtagiria behar dutenek Zigor-aurrekarien Ziurtagiria eskatu beharko... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu? Abizena euskal grafiaz idatz dezakezu

2017(e)ko irailaren 07a

Ba al dakizu? Abizena euskal grafiaz idatz dezakezu

Zure abizena euskal gramatika eta fonetikara egokitu nahi baduzu, aldatzeko izapidea “abizenak aldatu” aukeraren bitartez egin dezakezu. Prozedura erraza da; horretarako, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira joan behar duzu. Abizenak aldatzeko, lehenik eta behin Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegira jo behar duzu, zure abizenari dagokion grafia zein den... (gehiago irakurri)

Aitaren abizenak lehentasuna izateari utzi dio

2017(e)ko ekainaren 30a

Aitaren abizenak lehentasuna izateari utzi dio

Ekainaren 30etik aurrera, seme-alaben abizenak hautatzerakoan ez da aitaren abizena lehenetsiko. Orain arte, gurasoek esaten zieten Erregistro Zibileko langileei umeari zein abizen jarri lehenengo, eta abizenen ordenari buruzko akordiorik izan ezean, aitarena lehenesten zen. Lege berriaren arabera, ez da aitaren abizena lehenetsiko. Era horretara, akordiorik ez badago, Erregistro Zibileko... (gehiago irakurri)

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

2017(e)ko maiatzaren 24a

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nazionalitate bikoitza izatea, bi estatu ezberdinetako nazionalitate batera izateari deritzo. Adibidez, zure bikotea frantsesa bada eta zuk espainiako nazionalitatea badaukazu, zuen seme-alabek, adingabeak diren bitartean, nazionalitate biak izan ditzakete 18 urte bete arte. Orduan, bietako bat aukeratu beharko dute. Egoera hau hurrengo kasuetan eman daiteke: Zure gurasoetako batek... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu? Lekukoa bazara epaiketara joateak eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

2017(e)ko martxoaren 31a

Ba al dakizu? Lekukoa  bazara epaiketara joateak  eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

Epaiketa batean edo auzitegi batean lekuko gisa aitorpena egiteko eskaera jaso baduzu, derrigorrez joan behar duzu eta ezin diozu joateari uko egin, egiaztatutako arrazoirik gabe. Hori bai, lekukotzak eragindako  gastuak ordaintzeko eska dezakezu. Beti ere, epaiketa zigor-arlokoa bada eta Fiskalak deitu bazaitu, edo instrukzioaren baitan epaileak deitu badizu. Kasu horietan, kalte-ordaina... (gehiago irakurri)