Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > BA AL DAKIZU?

Albisteak: BA AL DAKIZU?

Zer da doako justizia?

2018(e)ko uztailaren 11a

Zer da doako justizia?

Prozedura judizial batean, pertsona guztiek beren interesak defendatzeko aukera izatea bermatzen duen zerbitzua da doako laguntza juridikoa, zerbitzu hori ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez izan arren. Zerbitzua Abokatuen Elkargoek kudeatzen dute, eta diru publikoaren bidez finantzatzen da. Doako justiziaz baliatu ahal izateak ez du esan nahi soilik prozedura judizial batean ofiziozko abokatu... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu zer den datuen babeserako Europako lege berria?

2018(e)ko maiatzaren 29a

Ba al dakizu zer den datuen babeserako Europako lege berria?

Datuen Babeserako Araudi Berria (DBAN) Europako Parlamentuak onartu zuen 2016ko apirilean, eta Europar Batasuneko Buletin Ofizialean argitaratu eta 20 egunera indarrean jarri zen. Europar Batasuneko kide diren herrialde guztietan ezarrita dago, eta ezinbestean bete beharrekoa da 2018ko maiatzaren 25etik aurrera. Baina, zein eskubide berri aitortu dizkie herritarrei DBANk? Araudi berriak,... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu dibortzio-ziurtagiririk ez dagoela?

2018(e)ko martxoaren 21a

Ba al dakizu dibortzio-ziurtagiririk ez dagoela?

Dibortzio-ziurtagiria, beren-beregi, ez da existitzen; hortaz, dibortziatuta zaudela frogatu behar baduzu, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu behar duzu.  Dokumentua Erregistro Zibilean eskatzen da; bertan, orri-bazterreko ohar batean, ezkontza deseginda dagoela adierazita dator. Ziurtagiria aurrez aurre Erregistro Zibilean eska dezakezu, edo bestela, JustiziaEus-en online eska dezakezu. Edonola... (gehiago irakurri)

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

2018(e)ko otsailaren 27a

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria zigor askatasun-gabetzailea da, eta bere izenak adierazten duen bezala, “berrikusgarria” da; hau da, epe zehatz bat iragan ostean -25 eta 35 urte artekoa izan daiteke – presoaren zigorra berrikusiko da, eta zenbait kasutan, askatasuna berreskuratu dezake. Zigorra delitu oso larriei ezarriko zaie. Gaur egun, hiru kasutan ezartzen da: 16... (gehiago irakurri)

Ez da berdina delitu bat 13 urterekin edo 14ekin egitea

2018(e)ko urtarrilaren 24a

Ez da berdina delitu bat 13 urterekin edo 14ekin egitea

Delitu bat egiterakoan ezberdina da 13, 14 edo 18 urte edukitzea. Delitu bera izan arren, zigorra delitugilearen adinaren araberako izango da.  18 urtetik aurrera, Zigor-kodea ezarriko dizute eta delituaren larritasunaren arabera espetxe-zigorra ezar diezazukete. Delitua 14 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, Adingabeen Erantzukizun Penalaren Lege arautzailea ezarriko dizute, eta zure... (gehiago irakurri)