Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > BA AL DAKIZU?

Albisteak: BA AL DAKIZU?

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea delitu izan daiteke

2020(e)ko urtarrilaren 22a

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea delitu izan daiteke

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea kondena urratzea da, baldin eta deia egin duenak biktimarekin komunikatzeko debekua ezarrita badu. Hortaz, komunikazioa gertatu zein ez (biktimak deia hartu zein ez), deia egite hutsa eta biktimaren telefonoan erregistratze hutsa delitua da, beti ere, dei galdua nork egin duen frogatzeko aukera badago. Auzitegi Gorenak ezarri berri duenaren... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu? Jaiotza ziurtagirian dagoen akatsa zuzendu dezakezu

2019(e)ko ekainaren 11a

Ba al dakizu? Jaiotza ziurtagirian dagoen akatsa zuzendu dezakezu

Abizena gaizki idatzita dago, izen konposatua daukazu baina ez da agertzen edo dataren bat gaizki dago... jaiotza edo ezkontza ziurtagirian zein familia liburuan hutsen bat egonez gero, dagokizun Erregistro Zibil edo Bake epaitegian zuzentzeko aukera daukazu. Horretarako, okerra zuzentzeko espedientea hasi behar duzu. Adibidez, akatsa jaiotza ziurtagirian badago, bizilekuagatik dagokizun... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

2019(e)ko apirilaren 22a

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena. Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die, baina, zein dira... (gehiago irakurri)

Zein urrats eman behar duzu epaile izateko?

2019(e)ko otsailaren 20a

Zein urrats eman behar duzu epaile izateko?

Epaile izateko asmoa baduzu, Karrera Judizialean sartzeko Lizentziatura edo Zuzenbide-gradua eduki behar duzu eta oposizioak gainditu behar dituzu. Ondoren, Bartzelonako Eskola Judizialean ikastaroa egin behar duzu. Ikastaroa gainditu ostean Karrera Judizialeko kide izango zara. Oposizioak gainditu gabe Karrera judizialean sartzeko aukera ere badago.  Horretarako, hainbat urtez lanbidean... (gehiago irakurri)

Zer nolako zalantzak jasotzen dira JustiziaEus-eko postontzian?

2019(e)ko urtarrilaren 10a

Zer nolako zalantzak jasotzen dira JustiziaEus-eko postontzian?

2018 urtean zehar, JustiziaEus-eko harremanetarako postontzian 1.298 kontsulta jaso ditugu; Euskadiko Justizia Administrazioari buruzko mota guztietako zalantzak izan dira. Aurreko urteetan bezala, postontzian jasotako mezuen erdia (626) Erregistro Zibil eta Bake epaitegiek egin dituzten izapideei buruzko zalantzak argitzeko izan da.  Postontzian jaso dugun galdera ohikoena online... (gehiago irakurri)