Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > BA AL DAKIZU?

Albisteak: BA AL DAKIZU?

Ba al dakizu idazkari judizialak desagertuko direla?

2015(e)ko irailaren 23a

Ba al dakizu idazkari judizialak desagertuko direla?

Urriaren 1ean indarrean jarriko den Botere Judizialaren Lege Organiko berriak, idazkari judizialen kidegoaren izena aldatuko du. Data horretatik aurrera Justizia Administrazioaren letraduak izango dira. Izen aldaketaz gain, BJLOren erreformaren bitartez, Justizia Administrazioaren letraduei eskumen berriak emango zaizkie, hala nola, bitartekaritza, izapidetza edo prozedura monitorioak ebazteko... (gehiago irakurri)

Ziurtagiriak doan dira

2015(e)ko abuztuaren 12a

sigilua

20-30 euroren truke, jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak bidaltzen dituzten web atari asko daude. Prezio horri, gainera, BEZa gehitu behar zaio. Horietako web atari batzuetan, izapidea doan dela aitortzen dute, baina ilaran zain ez egoteko edo web atari ofizialek izaten dituzten arazo teknikoak ekiditeko, egokiena ziurtagiria euren bitartez eskatzea dela iragartzen dute. Baina... (gehiago irakurri)

16 urtetik beherakoek ezin dute ezkondu

2015(e)ko uztailaren 24a

Ezkonduen esku elkartuak

Gaurtik aurrera -uztailak 22- Estatuan legez ezkontzeko gutxienez  16 urte izan behar dira. Orain arte ezkontzeko gutxieneko adina 14 urte ziren. Iragan uztailaren 3n Borondatezko Jurisdikzioaren Lege berria argitaratu zen BOEn; harez gero 20 egun igaro dira, eta Lege berria indarrean dago. Horren arabera, besteak beste, ezkontzeko eta sexu harremanak izateko gutxieneko adina  16... (gehiago irakurri)

Zertarako dira judizio azkarrak?

2015(e)ko ekainaren 29a

Zertarako dira judizio azkarrak?

Judizio azkarrak 2002. urtean ezarri ziren, ohiko delituak edo ikerketa sakona behar ez duten delituak epaitzeko, hala nola alkoholemia delituak, ebasketak, etxeko indarkeria... Prozedura mota horren bidez epaitu daitezkeen delituek bost urtetik beherako espetxe-zigorra jaso dezaketenak eta hamar urtetik beherako atxilotze-aldi edo gidatzeko baimenaren erretiratzearekin zigor daitezkeen... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu zer den barruti judizial bat?

2015(e)ko maiatzaren 27a

Ba al dakizu zer den barruti judizial bat?

Barruti Judizialak Justizia Administrazioaren lurraldekako antolaketaren zatiketarik txikiena dira. Elkarren ondoan dauden eta probintzia berekoak diren udalerri batez edo bat baino gehiagoz osatuta daude.   Orokorrean, barruti judizialak udalerri handienaren edo auzi kopuru gehien dituen udalerriaren izena dauka, eta horri, barrutiko burua deritzo. Barruti judizial bakoitzak,... (gehiago irakurri)