Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > BA AL DAKIZU?

Albisteak: BA AL DAKIZU?

Ba al dakizu zigorra areagotu edo arindu dezaketen inguruabarrak daudela?

2016(e)ko otsailaren 18a

Zigorra areagotu edo arindu dezaketen inguruabarrak daude

Astungarriak edo aringarriak, delitu bat egiterakoan dauden inguruabarretan gerta daitezke, eta horien ondorioz, Legeak ezarritakoaren arabera, zigorra areagotu edo arindu egin daiteke. Delitua larritzen duten inguruabarrak daudenean, gertaeren astungarritzat jotzen dira eta delitugileari ezarritako zigorra handitu egingo da.  Beste aldean aringarriak daude, hau da, erantzukizun kriminala... (gehiago irakurri)

Nola suntsitzen dira epaitegietan pilatutako paper tonak?

2016(e)ko urtarrilaren 28a

Nola suntsitzen dira epaitegietan pilatutako paper tonak?

Euskadiko Justizia Jauregietan urtez urte pilatutako paperak buruhauste handia izan dira EAEko Administrazioarentzat.  2012. urtean, adibidez, EAEko epaitegietan 300.000 auzi berri sartu ziren. Beharrezkoak ez diren paper tona guzti horiek suntsitzeko helburuarekin, Garbiketa Batzorde bana sortu zen Autonomia Erkidegoetan. Horrenbestez, 2004tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu ezin diozula zure seme-alabari edozein izen jarri?

2015(e)ko abenduaren 28a

Ba al dakizu ezin diozula zure seme-alabari edozein izen jarri?

Haurra jaiotzeko zain dauden familietan umearen izenari buruzko eztabaidak egon ohi dira. Eta gainera, askok ez daki norberari gustatzen zaizkion izenez gain, badaudela izena aukeratzeko zenbait arau. Adibidez, ezin zaio orain edo etorkizunean kaltegarri izan dakiokeen izenik jarri. Hau da, ezin zaio sexu biologikoari buruzko zalantzak eragin ditzakeen izen edo txikigarririk  jarri, ezin... (gehiago irakurri)

Zer da justizia leheneratzailea?

2015(e)ko azaroaren 25a

Zer da justizia leheneratzailea?

Justizia leheneratzailea biktimari egindako kaltea konpontzean datza. Prozedura mota horietan,  biktimaren eta demandatuaren arteko bitartekari lana gatazkatik kanpo dagoen hirugarren batek egiten du, azken horrek biktimari eragin dion egoera gainditzen lagundu diezaion. NBEren arabera, justizia leheneratzailea gatazkak konpontzeko metodologia bat da, eta bere abiapuntua hurrengoa da:... (gehiago irakurri)

Ba al dakizu Erregeak ez duela zertan epaiketa batean deklaratu behar?

2015(e)ko urriaren 28a

Ba al dakizu Erregeak ez duela zertan epaiketa batean deklaratu behar?

Espainian ez erregeak, ez erreginak ez eta printzesa oinordekoek ere ez dute epaiketa batean  legez deklaratzeko obligaziorik. Horrela ezarritako dator Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) V. kapituluan, lekukoen aitorpenei buruzkoan. 410. artikuluak, horrela dio: “Espainiako lurraldean bizi diren guztiek, direla naziokoak direla atzerritarrak, epaileak egindako deialdira joateko... (gehiago irakurri)