Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Profesionalen elkarteak

Albisteak:  Profesionalen elkarteak

Lehendakariak eta Erregeak Abokatuen XI. Nazio Biltzarra inauguratu dute Gasteizen

2015(e)ko maiatzaren 07a

Lehendakariak eta Erregeak Abokatuen XI. Nazio Biltzarra inauguratu dute Gasteizen

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Felipe VI Erregeak hasiera eman diote Gasteizeko Europa Jauregian egiten ari den Abokatuen Nazio Biltzarrari. Lau urtean behin egiten da biltzarra, eta, bertan, gaur egungo gaien inguruko eztabaida sustatzen duten aditu ospetsuek parte hartzen dute. Hainbat autoritateren artean, inaugurazioan egon dira, halaber, Carlos Carnicer Espainiako Abokatuen... (gehiago irakurri)

Enpresa txiki eta ertainei ere tasa judizialak kentzeko eskatu dute abokatuek

2015(e)ko martxoaren 04a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak pertsona fisikoei tasak kentzeko Gobernuak hartutako erabakiarekin bat datorrela adierazi du. Hala ere, adostasuna ez da “erabatekoa”, neurriak ez dituelako enpresa txiki eta ertainak bere baitan biltzen. Abokatuek adierazitakoaren arabera, enpresa txikiei tasak kentzea bidegabekeria  zuzenduko luke eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta... (gehiago irakurri)

Zabalik dago abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea

2015(e)ko otsailaren 16a

Zabalik dago abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea

2015eko otsailaren 13ko datarekin argitaratu da Agindua BOEn; horren bitartez, abokatu izateko gaitasun probaren 2015eko deialdia iragarri da. Eskaerak aurkezteko epea, deialdia BOEn argitaratu eta 30 lan-egunekoa da; beraz, azken eguna 2015eko martxoaren 20a izango da (Euskadin, martxoaren 19a jai denez, egun bat beranduago amaituko da epea). Azterketa, deialdia iragarri eta hiru hilabetera... (gehiago irakurri)

Betiko kartzela zigorra-berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela errepikatu du Espainiako Abokatutzak

2015(e)ko urtarrilaren 27a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, aste honetan Zigor Kodearen izapidetzearen baitan Diputatuen Kongresuan onartutako betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela uste du. Zigor Kodearen erreformarako Izapidetze prozeduraren baitan abokatuek aurkeztutako alegazio guztietan, betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin , zein ez-... (gehiago irakurri)

Abokatuek herritarrei ordaindu beharreko tasa judizialak kentzeko eskatu dute Legearen bigarren urteurrenean

2014(e)ko azaroaren 21a

Bi urte bete dira Tasa Judizialen 10/2012 Legea Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenetik, eta beste behin,  abokatuek “Tasa Judizialak berehala kentzeko” eskatu dute, “aberatsentzako eta pobreentzako justizia ezberdin bi onetsi dituelako, eta herritar askori justiziara sarbidea eragotzi dielako”. Bi urte hauetan zehar, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia... (gehiago irakurri)