Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Profesionalen elkarteak

Albisteak:  Profesionalen elkarteak

Antón Echevarrietak arabako abokatuen dekano kargua hartu du

2018(e)ko martxoaren 23a

Antón Echevarrietak arabako abokatuen dekano kargua hartu du

Anton Echevarrieta Zorrillak Arabako Abokatuen Elkargoaren dekano kargua hartu zuen joan zen martxoaren 19an, zortzi urtez erakundearen arduradun izan den Javier García Pascualen ordez. Ekitaldian egon ziren, besteak beste, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren presidente Victoria Ortega, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra, EAEko fiskal nagusi Carmen... (gehiago irakurri)

Abokatuak haserre MLEBk bederatzi abokatu elkargori, Bizkaikoa barne, prezioak adosteagatik ezarritako zehapen-espedientea dela eta

2018(e)ko martxoaren 15a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak haserre dagoela adierazi du, Merkatuen eta Lehiaren Estatuko Batzordeak (MLEB) probintzia ezberdinetako bederatzi Abokatu Elkargori ezarritako 1.455 milioi euroko isuna dela eta. Abokatuen Elkargoei –Bizkaikoa barne- ustez “2011an Bankia burtsara ateratzeak eragin zituen kaltetuen auzietan prezioak ezartzeko irizpideak emateagatik” ezarri... (gehiago irakurri)

Bilbon egingo da apirilaren 26 eta 27an Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra

2018(e)ko otsailaren 26a

Bilbon egingo da apirilaren 26 eta 27an Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak apirilaren 26 eta 27an egingo du Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra, Bilbon. Jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo dira Elkargoaren egoitzan  (Bilbo, Uribitarte erranplak, 3 zk.), eta Bizkaiko Abokatuen parte-hartzea eta gogoeta sustatzea dute helburu. Bi egunetan zehar, berrogeita hamar hitzaldi eta tailer praktiko inguru egingo dira, eta gai ezberdinak... (gehiago irakurri)

Gobernuak 37,6 milioi euro emango ditu doako laguntza juridiko eta biktimen arreta psikologiko zerbitzuentzat 2018an

2018(e)ko otsailaren 20a

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bidez onartu du 2018. urtean 37,6 milioi euroko diru-laguntza zuzena ematea, ondoko erakundeei: doako laguntza juridikoaren arloan Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiari eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiari, eta delituen biktimen arreta psikologikoaren arloan Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiari. Diru-laguntza horren bitartez... (gehiago irakurri)

Abokatu eta prokuradore lanbidera sarbidea aldatzeko lege aurreproiektua bultzatu du Gobernuak

2018(e)ko urtarrilaren 24a

Justizia ministro Rafael Catalák txostena bidali du Ministroen Kontseilura, auzitegietako abokatu eta prokuradore lanbideetara sartzeko eta lanbide horietan aritzeko baldintzak aldatuko dituen Lege Aurreproiektua. Proiektuaren arabera, elkarte profesionalek abokatu eta prokuradore lanbideak biak  bere baitan biltzeko aukera izango lukete eta lanbide bietara sartzeko sarbide bakarreko... (gehiago irakurri)