Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Profesionalen elkarteak

Albisteak:  Profesionalen elkarteak

Notariotzak premiazko zerbitzuak bermatu ditu eta pandemiaren hedapena ekiditeko herritarren laguntza eskatu du

2020(e)ko martxoaren 18a

Notariotzak premiazko zerbitzuak bermatu ditu eta pandemiaren hedapena ekiditeko herritarren laguntza eskatu du

Alarma egoera adierazten duen Errege Dekretua BOEn argitaratu ondoren eta Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza estuan, notarioen premiazko zerbitzuak bermatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu Notariotzak. Horrela, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak pandemiaren hedapena ekiditeko laguntza eskatu die herritarrei. Beste neurri batzuen artean, hitzordurik... (gehiago irakurri)

Abokatuen Elkargoek neurriak hartu dituzte Covid-19 alerta egoeraren aurrean

2020(e)ko martxoaren 18a

Abokatuen Elkargoek neurriak hartu dituzte Covid-19 alerta egoeraren aurrean

Covid-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko Gobernuak eta Autonomia Erkidegoek onartutako premiazko neurriek abokatuen auzitegietako, epaitegietako eta espetxeetako jardunean eragina izaten ari da. Elkargo gehienek bertan behera utzi dituzte jardunaldiak, batzarrak, egoitzetan irakasten diren graduondoko programak edo bestelako jardunaldi jendetsuak. Bizkaiko Abokatuen Elkargoari... (gehiago irakurri)

Abokatu izateko 2020ko sarrera- proba atzeratu egin da

2020(e)ko martxoaren 10a

Abokatu izateko 2020ko sarrera- proba atzeratu egin da

Justizia Ministerioak datorren martxoaren 28rako deitutako abokatu izateko sarrera-proba atzeratzea erabaki du. Erabakia herritarren artean koronabirusaren kutsatzeak duen eraginaren ondorioz hartu da, izan ere, sarrera-proban parte hartzeko Espainiara etorri beharko bailirateke COVID-19aren hedapena mozteko neurri bereziak hartu dituzten herrialde zehatzeko bizilagunak. Justizia Ministerioak... (gehiago irakurri)

Abokatu izateko 2020ko sarrera-proba datorren martxoaren 28an egingo da - ATZERATUA

2020(e)ko martxoaren 06a

Abokatu izateko 2020ko sarrera-proba datorren martxoaren 28an egingo da

Abokatu izateko 2020ko gaitasun profesional probaren lehenengo deialdia datorren martxoaren 28an egingo da. Guztira 6.780 hautagai daude deituta egun horretarako. Eduki teoriko-praktikoko eta erantzun anitzeko idatzizko azterketa izango da eta lau ordu iraungo du. Aurreko deialdietan bezala parte-hartzea handia denez, azterketa egiteko zortzi egoitza ezarri dira. Euskadin Bilboko Deustuko... (gehiago irakurri)

45 urtetik beherako abokatuen artean emakumeak dira nagusi

2020(e)ko martxoaren 04a

45 urtetik beherako abokatuen artean emakumeak dira nagusi

Abokatuen Estatistika Sistemaren txostenean jasotako lehen datuen arabera, abokatuen arteko parekidetasuna lortzea denbora kontua da, izan ere, 45 urtetik beherako abokatuen artean emakume kopurua gizonena baino handiagoa da (%54 eta %46, hurrenez hurren). Abokatuen errolda orokorrean oraindik gizon kopurua handiagoa bada ere, populazioaren piramideari begiratuz gero, gazteen artean emakume... (gehiago irakurri)