Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Langileak eta enplegu publikoa

Albisteak:  Langileak eta enplegu publikoa

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

2020(e)ko martxoaren 11a

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

Justizia Administrazioaren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko txanda libre bidezko hautaketa-proben Kalifikazio Epaimahai Bakarrak, prozesuaren hirugarren ariketa bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren hedatzea eteteko prebentzio neurri bezala. Martxoaren 14ko deialdirako 9.000 hautagai zeuden deituta. Era horretara osasun Ministerioak COVID-19 epidemiak irauten... (gehiago irakurri)

2020ko otsailaren 18ko zerbitzu eginkizunen deialdiko lanpostuen esleipena

2020(e)ko martxoaren 02a

2020ko otsailaren 18ko zerbitzu eginkizunen deialdiko lanpostuen esleipena

Ebazpena, 2020ko otsailaren 27koa, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, zerbitzu eginkizunen eta behin-behineko atxikipenen bidez aldi baterako lanpostuak betetzeko 2020ko otsailaren 18ko deialdia erabakitzen dueña. Deialdi honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, ikusi Lanpostuak Betetzea izeneko atala (enplegu publikoa). ... (gehiago irakurri)

Laguntza Judizialeen, Kudeatzaileen eta Izapidegileen kidegoetarako zerbitzu-eginkizunak eskatzeko deialdia

2020(e)ko otsailaren 21a

Laguntza Judizialeen, Kudeatzaileen eta Izapidegileen kidegoetarako zerbitzu-eginkizunak eskatzeko deialdia

Lanpostuak aldi batean zerbitzu-eginkizunean eta behin-behineko atxikipenean betetzeko 2020ko otsailaren 18ko deialdia (karrerako funtzionarioentzat bakarrik). Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko otsailaren 18ik 24ra arte, biak barne. Deialdi honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, ikusi enplegu publikoa izeneko atala. ... (gehiago irakurri)

2019ko Lekualdatze-lehiaketaren behin betiko Ebazpena (ekainaren 25eko Aginduaz iragarria)

2020(e)ko otsailaren 18a

2019ko Lekualdatze-lehiaketaren behin betiko Ebazpena (ekainaren 25eko JUS/776/2019 Aginduaz iragarria)

Agindua, 2020ko urtarrilaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatzelehiaketa, ekainaren 25eko JUS/776/2019... (gehiago irakurri)

2019ko lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpenaren ondoriozko lanpostu-uzte eta lanpostu-jabetzei buruzko jarraibideak

2020(e)ko otsailaren 13a

2019ko lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpenaren ondoriozko lanpostu-uzte eta lanpostu-jabetzei buruzko jarraibideak

2020ko otsailaren 18an, EHAAn eta BOEn argitaratuko da Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 24ko Agindua, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa,... (gehiago irakurri)