Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justiziarekin elkarlana

Albisteak:  Justiziarekin elkarlana

Praktika konponarazleetan aditu Raul Calvo Solerrek lantegia eman du Bilbon

2018(e)ko azaroaren 30a

Praktika konponarazleetan aditu Raul Calvo Solerrek lantegia eman du Bilbon

Jarduera Konponarazleetan diharduten berrogeita hamar adituk hartu dute parte gaur, azaroak 30, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak antolatutako “Estrategia Konponarazleak Diseinatzeko Lantegian”. Lantegia Euskadiko Artxibo historikoak Bilbon duen egoitzan egin da, eta Gironako Unibertsitatean Zuzenbide eta Kriminologia irakasle eta Justizia Konponarazlean aditu den... (gehiago irakurri)

GAKOA programa eraginkorra da emakumearen aurkako indarkeriagatik kondenatutakoen berrerortzea murrizteko, UPV/EHU-ko Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako kanpo-ebaluazioaren arabera

2018(e)ko azaroaren 14a

UPV/EHU-ko Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako kanpo-ebaluazioaren arabera, GAKOA programa eraginkorra da emakumearen aurkako indarkeriagatik kondenatutakoen berrerortzea murrizteko

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék “Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean” jardunaldiak inauguratu ditu. Jardunaldiak aste honetan egin dira Bilboko Bizkaia Aretoan, eta, bertan, genero-indarkeriagatik kondenatutako gizonak birgaitzeko GAKOA programaren kanpoko ebaluazioaren emaitzak aurkeztu eta aztertu dira. San José... (gehiago irakurri)

María Jesús San José sailburuak "Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean" GAKOA-jardunaldiak inauguratu ditu

2018(e)ko azaroaren 12a

María Jesús San José sailburuak

Azaroaren 12 eta 13an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira "Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean" jardunaldiak. Jardunaldiak gaur eta bihar egingo dira Bilbon, eta beste batzuen artean justizia, hezkuntza eta osasun arloko profesionalak ari dira parte hartzen. Hasierako hitzaldian, María Jesús San Josék, Gakoa –Genero indarkeriagatik... (gehiago irakurri)

Irekita dago azaroaren 12 eta 13an Bilbon egingo diren "Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean" jardunaldietan izena emateko epea

2018(e)ko azaroaren 07a

Azaroaren 12 eta 13an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira “Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean” jardunaldiak. Jardunaldietan, Gakoa –Genero indarkeriagatik zigortutako gizonak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren programa aurkeztu eta ebaluatuko da. Jardunaldietan parte hartuko dute Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josek, Justizia zuzendari... (gehiago irakurri)

Nazioarteko Mintegia - Justizia Konponarazlea eta espetxea

2018(e)ko ekainaren 04a

Nazioarteko Mintegia - Justizia Konponarazlea eta espetxea

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak itxi du Euskadiko Artxibo Historikoan gaur goizean egin den “Justizia Konponarazlea eta Espetxea Nazioarteko Mintegia”. Nazioarteko mintegi horretan Justizia Konponarazleko adituek espetxe-ingurunean jardunbide konponarazleak sartzeko aukerak aztertu dituzte. Miren Gallastegui Justiziako sailburuordeak ireki duen... (gehiago irakurri)