Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Ministerioa

Albisteak:  Justizia Ministerioa

Francisco Caamaño Hizkera Juridikoa Eraberritzeko Batzordearen sorreran izan da

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño Justizia ministroa Hizkera Juridikoa Eraberritzeko Batzordearen sorreran egon zen hilaren 18an Madrilen. Batzorde hori sortzea pasa den abenduaren 30ean onartu zen Ministro Kontseiluan. Batzorde horrek hamabi hilabete barru Francisco Caamañori txosten bat aurkeztu beharko dio: zuzenbideko profesionalek gaur egun erabiltzen duten hizkera aztertu eta herritarrentzako... (gehiago irakurri)

Funtzionarioentzat antolaturiko bulego Judizial Berriari buruzko ikastaroaren itxiera ekitaldia

2010(e)ko uztailaren 30a

Ignacio Sánchez Guiu, Justizia Ministerioko Modernizazioko idazkari nagusiak 81 funtzionario trebatzeko antolaturiko ikastaroaren itxiera ekitaldiko hitzaldia eman du. Ikastaroa Bulego Judizial Berriari eta datorren maiatzaren 5ean indarrean sartuko diren Erreforma Prozesalei buruzkoa izan da. Aurreko astelehenean Euroforum zentroan hasitako ikastaroan parte hartu dutenak orain beren... (gehiago irakurri)

Justiziak 13.000 funtzionario trebatuko ditu Bulego Judizialaren eredu berrian

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia Ministerioak 13.000 funtzionario trebatuko ditu antolaketa judizialaren eredu berrian. Horrela jasotzen du 2009-2012 Justizia Sistema Eraberritzeko Plan Estrategikoak. Justizia Ministerioak orain arte egin duen prestakuntza plan handiena da honakoa. Aste honetan bertan egin da prozesu eta administrazio kudeaketako kidego, prozesu eta administrazio izapidetzako kidego eta laguntza... (gehiago irakurri)

Caamañok adierazi du EB Oinarrizko Eskubideei buruzko Erromako Hitzarmenari atxikitzea bultzatuko duela Espainiak

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño Justizia-ministroak honako mintegia inauguratu du: "Europar Batasuneko oinarrizko eskubideak EB Erromako Hitzarmenari atxikitzeko aurreikuspenaren aurrean". Bertan iragarri du Espainiako Lehendakaritzak modu irmoan bultzatu nahi duela EBk erakunde izaeraz sinatzea Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena, eta hori da Justiziaren... (gehiago irakurri)

Caamañok Europako Parlamentuan indarkeriaren biktimen Babeserako Europako Agindua defendatu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Francisco Caamaño Justizia ministroak Espainiak askatasun, segurtasun eta justizia ingurunea garatzeko duen konpromiso sendoa adierazi du Europako Parlamentuaren aurrean. Horretarako oinarrizko elementutzat hartu du indarkeriaren biktima guztien Babeserako Europako Agindua. Caamañok zigor-arloko prozeduren eraginpean dauden pertsonen eskubideen eta bermeen harmonizazioan aurrera... (gehiago irakurri)