Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Ministerioa

Albisteak:  Justizia Ministerioa

Erregistro Zibil Zentraleko itxaron beharreko denbora gutxitzeko talka-plana aurkeztu du Justiziak

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia Ministerioak Erregistro Zibil Zentralean itxaron beharreko denbora gutxitzeko talka-plana aurkeztu du. Horri esker agirien, inskripzioen eta bestelako eskabideen izapideak arintzeko hainbat neurri martxan jarri ahal izango dira, atzerapen horiek herritarren eskubideei eragiten baitie. Epe laburrean hartuko diren neurrien artean azpimarratzekoak dira honakoak: langile-kopurua aldi... (gehiago irakurri)

EB-k Espainiak Justiziaren alorrean egindako proposamen guztiei oniritzia eman die

2010(e)ko uztailaren 30a

Europar Batasuneko Justiziako Ministroen Kontseiluak Justiziaren alorrean Europako Lehendakaritzarako Espainiak egindako proposamen guztiak onartu ditu. Besteak beste, Europako Babes Agindua onartu dute, bereziki genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendua. Proposamen honek izan duen gehiengoaren babesari esker Europako Parlamentura bidali ahal izango da. Kontseiluak, beste alde... (gehiago irakurri)

Mendiak eta Rubalcabak espetxe-arloko hiru lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Barne ministroak, Alfredo Pérez Rubalcabak, Eusko Jaurlaritzaren eta Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren arteko hiru lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte. Horietako lehenak, zeinean EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak ere parte hartzen duen, Euskadin Gizartearen Mesederako Lan (GML) zigorrak benetan bete daitezen helburua du,... (gehiago irakurri)

Hiru milioi euro baino gehiago bake-epaitegientzat

2010(e)ko uztailaren 30a

Ministroen Kontseiluak 3.310.580 euroko kreditua onartu du udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide material eta ekonomikoen hornidura-gaiaren gainean Estatuko Administraziotik eskumenik jaso ez duten autonomia-erkidegoetako udalei emango zaie Ministroen Kontseiluak onartutako kreditua. Erkidego horiek... (gehiago irakurri)

Informazioaren teknologia berrien sustapenak Europako justizia-espazio berria sortzea ekarriko du

2010(e)ko uztailaren 30a

"E-Justizia Europar baterantz" izeneko mintegiaren irekiera ekitaldian Justizia Eraberritzeko eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Iñaki Sánchez Guiuk, nabarmendu du informazioaren teknologia berrien sustapenak Europako justizia-espazio berria sortzea ekarriko duela. Bere hitzaldian Eraberritzeko idazkari judizialak adierazi du... (gehiago irakurri)