Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Ministerioa

Albisteak:  Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioaren aurrekontua 1.927 milioi eurokoa izango da 2018an

2018(e)ko maiatzaren 24a

Justizia ministro Rafael Catalák Diputatuen Kongresuaren osokoan aurkeztu du 2018. urtean bere sailak izango duen aurrekontua. Laugarren urtez diru kopuruak gora egin du, hazkunde iraunkorrerako joera egonkortuz. Justizia Ministerioaren arabera, 2014ko kontuetan pilatutako igoerak datu horiek Gobernuak Justiziara bideratutako bitartekoak handitzeko hartu zuen konpromisoa egiaztatzen dute.... (gehiago irakurri)

Justizia Administrazioko Letraduen elkarteekin ordainsarien inguruan egindako eskaerei buruz hitz egin du Justiziak

2018(e)ko apirilaren 25a

Justiziako Estatu idazkari Carmen Sanchez-Cortes, Justizia Administrazioko letraduen ordezkariekin batzartu da, ordainsarien inguruan egin dituzten aldarrikapenei buruz hitz egiteko. Horien artean, besteak beste, produktibitatearen araberako ordainketa aldakorrak, zaintzako zerbitzuen ordainketa eta osagarri espezifikoa daude. Administrazioak eta elkarteek letraduen kidegoaren ordainsarien... (gehiago irakurri)

Justizia Ministerioak 2018ko aurrekontua aurkeztu du

2018(e)ko apirilaren 20a

Estatuko Justizia idazkari Carmen Sánchez-Cortések eta Justizia idazkariorde Áurea Roldánek 2018ko Justiziako aurrekontuaren banaketa eta politika publikoetan ezartzeko modua aurkeztu dute aste honetan, Diputatuen Kongresuaren Justizia Batzordearen aurrean.  Estatuak aurten 1.926,6 milioi euro gastatuko ditu Justizian, iaz baino % 3,1 gehiago. Justizia... (gehiago irakurri)

Espainiar jatorriko sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea urtebete luzatu dute

2018(e)ko martxoaren 13a

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea. Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen.  Araua indarrean jarri zenetik 6.432... (gehiago irakurri)

Gobernuak 37,6 milioi euro emango ditu doako laguntza juridiko eta biktimen arreta psikologiko zerbitzuentzat 2018an

2018(e)ko otsailaren 20a

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bidez onartu du 2018. urtean 37,6 milioi euroko diru-laguntza zuzena ematea, ondoko erakundeei: doako laguntza juridikoaren arloan Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiari eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiari, eta delituen biktimen arreta psikologikoaren arloan Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiari. Diru-laguntza horren bitartez... (gehiago irakurri)