2021(e)ko apirilaren 14a
Justizia Ministerioak 1.664 indultu ebatzi zituen 2020ko bigarren seihilekoan. Horietatik 18 eman zituen, hau da, kopuru osoaren % 1,08. Aurreko urteko aldi berean 1.862 espediente ebatzi ziren eta ez zen indulturik eman. Indultatutako pertsonen artean hamar Ondarearen aurkako delituengatik zigortuta zeuden, beste hiru Ingurumenaren eta Lurralde Antolamenduaren aurkako delituengatik, bat... (gehiago irakurri)
2021(e)ko martxoaren 25a
Justizia ministro Juan Carlos Campok aste honetan Senatuaren aurrean egindako agerraldian baieztatu egin du bizilekuaren araberako nazionalitate-eskaeretan atzerapenak daudela, eta "onartezinak" direla onartu du. Azaldu duenez, 38 funtzionario daude urtean 85.000 eta 100.000 espediente artean kudeatzen. Gobernuak, 2019ko bigarren seihilekoan, 110.000 espediente ebatzi zituen txoke-plan... (gehiago irakurri)
2021(e)ko martxoaren 12a
Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiarekin eta beste erakunde juridiko eta akademiko batzuekin batera, Hizkuntza Juridiko Moderno eta Irisgarria Sustatzeko Protokoloa sinatu du, hizkera horrek Justiziarekin harremana duten herritarren eskubideen alde joka dezan. Protokoloak hizkuntza juridikoa... (gehiago irakurri)
2020(e)ko abenduaren 16a
Zigor-aurrekarien ziurtagiria Zigortuen Erregistro Zentralean jasota dauden aurrekari penalik ez dagoela edo badagoela egiaztatzeko dokumentu bat da. Ziurtagiri hori telematikoki edo aurrez aurre eska daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eta Espainiako Gobernuak Gipuzkoan eta Araban dituen Ordezkariordetzetan. Aurrekari penalen ziurtagiria aurrez aurre eskatu... (gehiago irakurri)
2020(e)ko urriaren 01a
Ministroen Kontseiluak Gizarte Neurriei buruzko Errege Lege Dekretua onartu du astearte honetan; horren arabera, 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da etxegabetzeen debekua, eta alokairu-kontratuen luzapena ezarriko da ahultasun-egoeran dauden pertsonentzat, Covid-19ren pandemia dela eta. Lege-dekretua gaur urriaren 1ean sartuko da indarrean, eta, besteak beste, martxoaren 31ko 11/2020... (gehiago irakurri)