Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Ministerioa

Albisteak:  Justizia Ministerioa

Dolores Delgadok Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

2020(e)ko otsailaren 27a

Dolores Delgado

Justizia ministro ohi Dolores Delgadok Estatuko Fiskal Nagusi kargua zin egin du gaur Zarzuelako jauregian. Ekitaldian egon dira, besteak beste, Justiziako buru Juan Carlos Campo, Gobernuko presidente Pedro Sánchez eta Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmes. Ondoren, Estatuko Fiskal Nagusi berriak Auzitegi Gorenean kargua hartu du,... (gehiago irakurri)

Justizia ministro Juan Carlos Campok Justizia 2030 Planaren ibilbide-orria aurkeztu du

2020(e)ko otsailaren 18a

Justizia ministro Juan Carlos Campok Justizia 2030 Planaren ibilbide-orria aurkeztu du

Justizia Ministro Juan Carlos Campok, Justizia Batzordean egindako agerraldian iragarri ditu Justizia 2030 Planaren helburuak, Ministroen Kontseilura gehienez hiru hilabeteko epean eraman asmo dituenak lehenbailehen abian jar daitezen. Helburuak herritarren eskubide eta bermeak sendotzea, zerbitzu publiko eraginkorragoa bultzatzea eta lurralde osoan Justiziara sarbidea bermatzea dira. Justizia... (gehiago irakurri)

San Josť sailburua Justiziako ministro Juan Carlos Camporekin bildu da

2020(e)ko otsailaren 11a

San Josť sailburua Justiziako ministro Juan Carlos Camporekin bildu da

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eta Justiziako ministro Juan Carlos Campok lan-bilera bat egin dute, eta, besteak beste, Euskadin Justizia Administrazioa zerbitzu publikoaren prestazioari dagokionez bikaintasun-mailarik handienean kokatzeko egiten ari diren urratsak aztertu dituzte. Bilera Justizia Ministerioaren Madrilgo egoitzan egin da, eta San... (gehiago irakurri)

Justizia ministroa lanbidearen erronka nagusiei buruz aritu da Abokatuen presidentearekin

2020(e)ko urtarrilaren 24a

Justizia ministroa lanbidearen erronka nagusiei buruz aritu da Abokatuen presidentearekin

Justizia ministro Juan Carlos Campo aste honetan batzartu da Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren (EAKN) presidente Victoria Ortegarekin. Lehen batzarra izan da Juan Carlos Campok Justizia ministro kargua hartu eta Victoria Ortegak EAKNren presidente kargua berretsi duenetik. Batzarrean ministroak Defentsarako Eskubidearen Lege Organikoaren Aurreproiektua bultzatzeko eta Espainiako... (gehiago irakurri)

Juan Carlos Campo da Justizia ministro berria Dolores Delgadoren ordez

2020(e)ko urtarrilaren 14a

Juan Carlos Campo, Justizia ministro berria

Juan Carlos Campok Justizia ministro kargua hartu du Parcent Jauregian egindako ekitaldian; Dolores Delgado ministro ohiak eman dio Justizia Ministerioaren kartera. Hitzaldian, Gobernuko presidenteak beragan ezarri duen konfiantza eskertu du Juan Carlos Campok, eta “Justizia eredu berria” egituratzea ahalbidetuko duen “akordio zabala” erdiesteko asmoz, eskudunak diren... (gehiago irakurri)