Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Europan

Albisteak:  Justizia Europan

Caamañok iragarri du Espainiako indarkeriazko delituen biktimak babesteko Europako agindua sustatuko duela

2010(e)ko uztailaren 30a

Justiziako ministroa den Francisco Caamañok iragarri du Espainiak EBko lehendakaritza duen bitartean "Europar Batasunaren lurralde osoan indarkeriazko delituen mehatxatuak eta biktimak eraginkortasunez babestea bermatzen duen legeria ekimena" sustatuko duela. Babeserako Agindu Europear horrek bere jomuga hain zuzen ere biktimarengan jarriko du eta lortu nahi du bizi den... (gehiago irakurri)

Caamañok EBn benetako askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparru bat sortzeko konpromisoa hartu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, Europar Batasunari buruzko Kongresu-Senatu batzorde mistoaren aurrean eman ditu datorren urtarriletik aurrera Espainiak EBko lehendakaritza duen bitartean Justizia Ministerioak izango dituen helburuei buruzko azalpenak. Caamañok azpimarratu du Espainiak konpromiso tinkoa hartu duela Europako herritarren zerbitzurako benetako askatasun-,... (gehiago irakurri)

EBeko herrialdeek beste estatu kide batek ezarritako kautelazko-neurriak aintzat hartuko dituzte

2010(e)ko uztailaren 30a

EBeko Justizia Ministroen Kontseiluak, Suediaren lehendakaritzapean egiten den lehenengoak, Luxenburgon zenbait akordio garrantzitsu egin ditu estatu kideen arteko lankidetza juridikoari dagokionez. Francisco Caamaño Espainiako ministroa ere bertan izan da. EBko Justizia ministroek baimena eman diote Europako Gainbegiratze Aginduari. Horren arabera, atxilotu bati estatu kide batean... (gehiago irakurri)

Caamañok EB-ri proposatu dio bere gain har dezala genero-indarkeriaren aurkako Espainiako plana

2010(e)ko uztailaren 29a

Francisco Caamañok, Justizia ministroak, Stockholm-en egindako Europar Batasuneko Justizia- eta Barne-gaietako ministroen batzar informalean parte hartu du, eta bertan proposatu du genero-indarkeriaren aurkako babes-agindu europearra sortzea, emakume guztiek herrialde guztietan babes berbera izan dezaten. Halaber, "biktimak babesteko bide eta baliabide gehiago eta hobeak eskatu... (gehiago irakurri)

Abokatu europearrek deontologia profesionala adosteko konpromisoa hartu dute Valentzian

2009(e)ko urriaren 07a

Europar Batasun osoko abokatuek, beren elkargoen, kontseiluen eta bestelako ordezkaritza profesionalen bitartez, gaur egungo kode deontologikoak adosteko beren herrietan lan egiteko konpromisoa hartu dute, "abokatutzaren etika bateratua" ezartzeko helburuarekin, horrela adierazi du Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar baten bitartez. Konpromiso hori hartzea izan zen... (gehiago irakurri)