Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Europan

Albisteak:  Justizia Europan

Europako Batzordeak justiziako adierazleen lehen zerrenda argitaratu du

2013(e)ko apirilaren 11a

Europako Batzordeak justiziako adierazleen lehen zerrenda argitaratu du. Horren bidez, urtero, Europar Batasuneko herrialdeetan zibil-arloko, merkataritza-arloko eta administrazioko auziak kudeatzeko  moduak baloratuko dira. Ekimenaren helburua Europar Batasuneko estatu kideetako sistema juridiko nazionalen kalitatea, independentzia eta eraginkortasuna hobetzea da, norbanakoentzat zein... (gehiago irakurri)

Bruselak tasa judizialen segimendua egingo du

2013(e)ko otsailaren 14a

Viviane Reding, Europako Batzordeko presidenteorde eta Justiziako arduradunak, Batzordeak Espainiako tasa judizialen “gertuko segimendua” egingo duela adierazi du. Tasak “gehiegi igotzea” herritarrek justizia eskuratzeko duten oinarrizko eskubidea urratu dezakeen “murrizpena” izan daitekeela uste du Komisarioak. Hala ere Giza Eskubideen Europako Epaitegiak gai... (gehiago irakurri)

Estatuak bere legedia egokitu du Europarekin ebazpen judizialak elkartrukatzeko helburuarekin

2013(e)ko otsailaren 11a

Ministroen Kontseiluak 3 lege aurreproiektu onartu ditu, zigor aurrekariei eta ebazpen judizialei buruzko informazioa Europar Batasunaren baitan elkartrukatu ahal izateko. Lehen aurreproiektuak Europako estatu ezberdinetako agintariei zigor aurrekariei buruzko informazioa elkartrukatzeko aukera emango die. Espainian, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko eskumena izango duen erakundea Zigortuen... (gehiago irakurri)

Kalteberen diren biktimek doako justizia eskuratu ahal izango dute

2012(e)ko azaroaren 29a

Genero-indarkeriaren biktimek, tratu txarrak  edo abusua jasan duten haurrek, terrorismoaren biktimek, salerosketaren biktima izan diren emakumeek eta ezinduek doako justizia eskuratu ahal izango dute, biktima izate horrekin lotura duten kasuetan. Horrela adierazi du Alberto Ruiz-Gallardón Justizia Ministroak  Diputatuen Kongresuan.  Neurri horren arabera, errenta maila... (gehiago irakurri)

Europako justiziak estatuko kaleratze sistema legez kanpokoa dela uste du

2012(e)ko azaroaren 15a

Juliane Kokott EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak emandako irizpenaren arabera, kaleratzeei buruz egun Espainian dagoen araua legez kanpokoa da, herritarrak babesteko direktiba europarra ez duelako betetzen. Europako arautegiak ezartzen duenaren arabera, herritarrek neurriz gaineko kontratu baldintzetatik babestuta egon behar dute.  Abokatuaren ebazpenak Bartzelonako... (gehiago irakurri)