Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia Europan

Albisteak:  Justizia Europan

Europako Notarioek kalteberak diren pertsonei zuzendutako babes juridikoko web ataria jarri dute abian

2014(e)ko ekainaren 10a

Notarioen Europar Batasuneko Batzordeak (NEBB) “Pertsona kalteberak europan” web ataria jarri du abian, Europako Batzordearen laguntzarekin. Web atarian, notario sistema duten europako 22 Estatuetako adinekoei eta ezintasunak dituzten pertsonei zuzendutako babes juridikoko neurriei buruzko informazioa dago. Web ataria lau hizkuntzatan dago (gaztelaniaz ere badago), eta... (gehiago irakurri)

Gobernuak Eurojust-i buruzko araudia europako araudiaren ezaugarrietara egokitu du

2014(e)ko ekainaren 04a

Aste honetan Espainiak Eurojust-i buruz duen legedia europako legedira egokitzeko aurreproiektua onartu da.  Era horretara, erakundearen espainiako ordezkaritzaren ezaugarriak, kideen eskumenak eta agintariei informazioa helarazteko koordinazio-sistema nazionala egokitu dira. Europako Batzordeak 2002. urtean sortu zuen Eurojust, delinkuentzia larriari aurre egiteko bitartekoak indartzeko... (gehiago irakurri)

Interneten "ahaztua izateko" eskubidea onartu du Europak

2014(e)ko maiatzaren 20a

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak herritar bati arrazoia eman dio Googlen aurkako borrokan. Bide horretatik, Auzitegiak aste honetan epaia eman du. Epai horren arabera, Interneteko bilatzailearen kudeatzaileak, hirugarren batek web atari batean argitaratutako norbanakoen datuen erabileraren ardura dauka. Auzia 2010. urtean jarri zen abian. Urte hartan, Mario Costeja 50 urteko abokatu eta... (gehiago irakurri)

Europako Batzordearen arabera, ebazteko auzi judizial gehien dituzten herrialdeen artean dago Espainia

2014(e)ko martxoaren 21a

Europako Batzordeak aste honetan argitaratu du Europar Batasuneko Justiziako adierazleen bigarren txostena; helburua, Europar Batasuneko Justizia Administrazioaren kalitatea, independentzia eta eraginkortasuna sustatzea da. Txostenean jasotakoaren arabera, Espainia ebazteko auzi judizial gehien dituen Europar Batasuneko herrialdea da, Italia, Kroazia, Grezia, Portugal eta Eslovakiarekin... (gehiago irakurri)

Espaņak legedia egokituko du Europar Batasunarekin zigor arloan elkarlana bultzatzeko

2014(e)ko martxoaren 17a

Gobernuak bi lege organiko-proiektu eta beste lege-proiektu bat onartu ditu, Espainiako legedia Europako legedira egokitzeko.  Horien bidez,  zigor-aurrekariei buruzko informazioa  elkartrukatu, zigor-ebazpenak jakinarazi, eta Europar Batasunean betearaztea nahi da. Onartutako lege-organiko proiektuaren arabera, Estatu ezberdinetako agintariek zigor-aurrekariak elkartrukatzeko... (gehiago irakurri)