Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia elektronikoa

Albisteak:  Justizia elektronikoa

Euskal parte-hartze proaktiboa eta europar aitortza Justizia Konponarazlearen Europar Foroaren VII. Batzarrean, Helsinkin egina

2012(e)ko ekainaren 18a

Justizia Konponarazlearen Europar Foroak bi urtetik behin egiten duen Batzarraren baitan, 300 nazioarteko aditu baino gehiago bildu dira, ekainaren 13tik 16ra bitartean, justizia konponarazleari buruz eztabaidatzeko, bitartekaritza judizialak gatazken konponketan dituen abantailak aztertzeko, eta ekimen bateratuak bultzatzeko europar proiektuen esparruan. Europar Batasunaren... (gehiago irakurri)

Hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari

2012(e)ko ekainaren 14a

Hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari

Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak eman du aditzera hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkiola Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari: Banesto, Bankia, Bankoa, BBVA, Caixa Nova Galicia, La Caixa, Caja Laboral, Ipar Kutxa, Kutxabank, Banco Sabadell eta Banco Santander. Horrenbestez, Euskadiko hipoteka-merkatuaren % 90 baino gehiago hartzen du bere... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak "Familia Gainzorpetzea" izeneko jardunaldia antolatuko du datorren asteazkenean

2012(e)ko maiatzaren 22a

utzarazpena, hipoteka, zorpetzea, zorra, bankuak, Gainzorpetutako Familiei Laguntzeko Zerbitzua, familiak, etxebizitza, babes ofizialeko etxebizitza, alokairua

Jaurlaritzak, Etxebizitza Euskal Behatokiaren bitartez, "Familia Gainzorpetzea" izeneko jardunaldia antolatu du, datorren maiatzaren 23an, Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Lakua Eraikina II). Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan, arazo honetarako konponbideak bilatzen ari da. Horretarako, Etxebizitza Euskal Behatokiaren... (gehiago irakurri)

Kutxabank batu zaio utzarazpenak saihesteko Eusko Jaurlaritzaren bitartekotza-zerbitzuari

2012(e)ko maiatzaren 21a

Azken urteotan familiak gainzorpetu egin dira, eta gainzorpetze hori lehen mailako arazo bihurtu da, herritarrentzat ez ezik baita gure herriaren ekonomia produktiboarentzat ere. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Gainzorpetutako Familiei Laguntzeko Zerbitzua jarri zuen martxan maiatzaren 2an. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta Etxebizitza, Herri Lan eta... (gehiago irakurri)

Abokatu eta prokuradoreek informazio eskaerak posta elektronikoz egin ditzakete EAEko beste bost barrutitan

2012(e)ko maiatzaren 09a

2012ko maiatzaren 9tik aurrera, Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen kideek informazio eskaerak posta elektronikoz egin ditzakete Bulego Judiziala ezarrita dagoen barrutietako egoitza judizialetan, eta horretarako gaitu diren eskabide-orriak erabili beharko dira. 2011ko uztailean Amurrion, Azpeitian, Eibarren, Getxon eta Irunen eskaerak egiteko aukera zegoen. Orain talde horri... (gehiago irakurri)