Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Justizia elektronikoa

Albisteak:  Justizia elektronikoa

Justizia elektronikoa eta interkonektatua

2014(e)ko otsailaren 13a

Justizia modernizatu denik ezin da ukatu, baina ildo horretan jarraitzeko, indarrak batzea ezinbestekoa da; orain arte ez bezala, tresna edo aplikazio berriak bakoitzak bere aldetik sortu ez ditzan. Era horretara, Justizia azkarra, eraginkorra eta elektronikoa izango da, eta are gehiago, interkonektatuta egongo da. Helburu horrekin, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde... (gehiago irakurri)

Herritarrak teknologia berrietatik babesteko hitzarmena sinatu du BJKNk Bartzelonan

2013(e)ko azaroaren 04a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Mobile World Capital Foundation-ekin lankidetza-hitzarmena sinatu du. Hitzarmenaren helburua teknologia berrien aurrean herritarren eskubideak babestea da. Horrez gain, telekomunikazio arloan, zuzenbidean eta babes judizialean eragin zuzena duten jardunetan lankidetzarako bideak aurkitzea du helburu. 2012. urtetik sakelako telefonoen kapitala da... (gehiago irakurri)

e-Justizia, SIMO azokako protagonista nagusietako bat

2013(e)ko abuztuaren 12a

 e-Justizia, SIMO azokako protagonista nagusietako bat

Bigarrenez izango da “Justiziarentzako Teknologia” SIMO NETWORK 2013 azokako gonbidatu.SIMO  informatika eta telekomunikazio arloko nazioarteko  azoka da. Pabilioia Justizia Ministerioak koordinatuko du. Azoka, urriaren  15etik 17ra egingo da Madrilen.  Bertan, JSIren (Justiziako Sistema Integratua) ildo nagusiak aurkeztuko dira.  JSI prozedura judizialak... (gehiago irakurri)

Gobernuak Batzorde bat osatu du epaitegien interkonexio informatikoa bultzatzeko

2013(e)ko ekainaren 10a

Ministroen Kontseiluak, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak egindako  proposamena jasotzen duen Errege Dekretua onartu zuen ostiralean. Dekretuak, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa arautzen du. Batzorde horrek, Estatu osoko epaitegien arteko interkonexio informatikoa lortzea helburu duen EJIS -Elkarreragingarritasunaren eta Segurtasunaren Eskema... (gehiago irakurri)

Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak 21 kaleratze ekidin ditu EAEn

2012(e)ko azaroaren 13a

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak, lanean jardun duen lehen sei hilabeteetan, kaleratuak izateko arriskua zuten 126 familien espedienteak ireki ditu  Horietatik 21 modu egokian konpondu ziren eta kaltetuen eta finantza-erakundeen artean akordioa lortu zen. Kasu gehienetan hipoteka-mailegua birnegoziatu egin zen, eta hamabi kasutan etxebizitza ordainetan ematea adostu... (gehiago irakurri)