Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Genero-indarkeria

Albisteak:  Genero-indarkeria

Prozeduraren fase guztietan genero indarkeriaren biktimen deklaraziorako Jardunbide egokien gidaliburua argitaratu du Behatokiak

2018(e)ko azaroaren 15a

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiaren Aholkulari Aditu Taldeak, prozeduraren fase guztietan (instrukzioa, epaiketa eta epaiaren betearazpena) biktimen deklarazioak jasotzeari eta deklarazioetan parte-hartzeari buruzko Jardunbide judizial egokien gidaliburua argitaratu du.  Testuan, genero indarkeria delituen biktimek egiten duten ibilbide prozesala zehatz-mehatz aztertzen da,... (gehiago irakurri)

BJKNk gaur banatuko ditu Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren XIV. sariak

2018(e)ko azaroaren 14a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes Etxeko eta Genero Indarkeriaren Kontrako Behatokiaren XIV. sari banaketan egongo da gaur. Indarkeria matxista errotik desagerrarazteko egindako lana aitortzen duen saria, Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmena bultzatzeko sortu ziren Diputatuen Kongresuko eta Senatuko azpibatzordeek jasoko... (gehiago irakurri)

Emakumearen aurkako indarkeria osoa genero indarkeria gisa tratatzea, arriskuaren ebaluazioa eta adingabeen babesa aztertuko dituzte Behatokiaren VII. Batzarrean

2018(e)ko urriaren 17a

Datorren urriaren 18 eta 19an Etxeko eta Genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiaren VII. Batzarra egingo da Senatuan.  2003 urteaz geroztik, Behatokia aldian-aldian elkartzen da; batzarraren helburua da indarrean dagoen legediaren eraginkortasuna sakon aztertzea eta emakumeen eta euren seme-alaben aurkako indarkeria eta giza eskubideen bortxaketari aurre egiteko erakundeek emandako erantzuna... (gehiago irakurri)

BJKNk Etxeko eta Genero indarkeriari buruzko prestakuntza eskainiko die eskumen hori ez duten epaileei

2018(e)ko irailaren 21a

BJKNk Etxeko eta Genero indarkeriari buruzko prestakuntza eskainiko die eskumen hori ez duten epaileei

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Etxeko eta Genero indarkeria arloan trebatzeko aukera eskainiko die Instrukzio-epaitegi, Epaitegi Misto edo Zigor-arloko epaitegiei, bai eta arlo horretan eskumenik ez duten Auzitegietako atalei ere.   Era horretara, duela urtebete onartutako Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko Hitzarmenaren baitan Batzorde Iraunkorrak adostutako... (gehiago irakurri)

Justiziak delituen biktima diren emakumeen babesa hobetzeko Prozedura-legea berrikusi du

2018(e)ko irailaren 20a

Prozedura Kriminalaren Legea genero ikuspegitik aztertzeko abuztuaren 31n sortutako aholku batzordea astearte honetan batzartu da lehen aldiz Justizia Ministerioan, lanari ekiteko asmoz. Batzarraren buru izan da Estatuko Justizia idazkari Manuel Jesús Dolz. Batzarraren helburua, indarrean dagoen prozedura legea urgentziaz aztertzea izan da, edozein delitu motaren biktima diren emakumeen... (gehiago irakurri)