Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Genero-indarkeria

Albisteak:  Genero-indarkeria

AN eta BJKNren presidenteak genero indarkeriaren aurkako konpromisoa eskatu die botere publikoei, hedabideei eta gizarteari

2017(e)ko urriaren 27a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren XIII. Sari banaketan egon da; hitzaldian, emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoa dela azpimarratu du. BJKNren presidentearen hitzetan, “guztien laguntza beharrezkoa da: bai botere publikoena, bai eta... (gehiago irakurri)

1.295 genero-indarkeria salaketa egon dira Euskadin 2017ko bigarren hiruhilekoan

2017(e)ko urriaren 26a

Euskadiko epaitegiek 1.295 genero-indarkeria salaketa jaso zituzten 2017ko bigarren hiruhilekoan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako estatistika txostenaren arabera, urte arteko salaketa kopurua batez beste %3,4 igo da . Bigarren hiruhilekoan Euskadin 1.295 biktima egon ziren; hau da, 10.000 pertsonako 11,58 salaketa jarri ziren. Era berean, denbora tarte horretan 316... (gehiago irakurri)

2015eko genero indarkeriaren 60 biktimetatik 13k bakarrik zeukaten salaketa aldez aurretik jarrita

2017(e)ko irailaren 27a

2015eko genero indarkeriaren 60 biktimetatik 13k bakarrik zeukaten salaketa aldez aurretik jarrita

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero indarkeriaren Aurkako Behatokiaren aditu taldeak, 2015. urteari dagokion bikote barruko eta bikotekide ohiek eragindako genero eta etxeko indarkeriaren heriotza-biktimei buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren arabera, 2015ean bikotekide  edo bikotekide ohiek 60 emakume hil zituzten, hau da, 2014. urtean baino %11 gehiago (urte... (gehiago irakurri)

Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko II Akordioaren jarraipen batzordea bildu da

2017(e)ko ekainaren 30a

Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko II Akordioaren jarraipen batzordea bildu da

Aste honetan EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume... (gehiago irakurri)

EAEko 1.333 emakumek tratu txarrak jaso izana salatu dute lehen hiruhilekoan

2017(e)ko ekainaren 27a

Etxeko- eta Genero-indarkeriaren Aurkako Behatokiak emandako azken datuen arabera, 2017ko lehen hiruhilekoan 1.333 emakume genero indarkeriaren biktima izan dira EAEn. Iazko datuekin alderatuta, %8, 1 hasi da salaketa kopurua, eta 10.000 pertsonako 11,83 kasu egon dira.  Salaketa jarri dutenen artean 897 emakumek espainiako nazionalitatea daukate eta 436 atzerritarrak... (gehiago irakurri)