Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Genero-indarkeria

Albisteak:  Genero-indarkeria

Mila magistratuk eman dute izena genero ikuspegiari buruzko nahitaezko prestakuntza-ikastaroan

2019(e)ko martxoaren 26a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak genero ikuspegiari buruzko prestakuntza ikastaroaren diseinua onartu du. Dagoeneko 962 magistratuk eman dute izena ikastaroan.  Era horretara, Botere Judizialaren Lege Organikoan eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmenean ezarritakoa betetzen du BJKNk. Izan ere, azken erreformak ezarritakoaren arabera,... (gehiago irakurri)

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

2019(e)ko martxoaren 11a

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak aste honetan argitaratu du 2018. urteari dagokion estatistika-txostena. Txostenean ageri den daturik esanguratsuena, organo judizialek eman duten genero-indarkeria arloko zigor kopuruaren urte arteko % 3,1eko gorakada da. Guztira, epai zigortzaileak % 70,45 izan dira, inoiz ebatzitako urteko zigor-kopururik altuena.   2018an zehar,... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euro bideratuko ditu 2019. Urtean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetarako

2019(e)ko otsailaren 20a

Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euro bideratuko ditu 2019. Urtean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetarako

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero-indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du. Deialdi honen bitartez 1,1 milioi euro bideratuko dira era honetako laguntzetara 2019. urtean. 2018an, 170 emakumek jaso zuten prestazio... (gehiago irakurri)

Lehendakariak berretsi du genero indarkeriaren desagerrarazteko lana lehentasuna dela Euskadirentzat eta emandako pausoek atzera bueltarik ez dutela gogoratu du

2019(e)ko urtarrilaren 09a

Lehendakariak berretsi du genero indarkeriaren desagerrarazteko lana lehentasuna dela Euskadirentzat eta emandako pausoek atzera bueltarik ez dutela gogoratu du

Emakundek Nazio Batuetako zenbait agentziekin batera “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala” izeneko programan parte hartu du azken urteetan eta honen itxiera ekitaldian izan da  Iñigo Urkullu Lehendakaria. Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak mundu mailan... (gehiago irakurri)

Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketak eta erasotzaileei ezarritako zigor kopuruak igo dira

2018(e)ko abenduaren 27a

Emakumea atzetik errepidera begira

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiak emandako datuen arabera,  espainiako organo judizialek genero indarkeria arloko 10.741 epai eman dituzte 2018ko hirugarren hiruhilekoan. Horietatik 7.741 (%72,16) zigor-epaiak izan dira, iaz epe berdinean baino 2,3 gehiago. Biktimek aurkeztutako salaketa kopurua igo da Salaketen %70 biktimak berak aurkeztutakoak dira, bai epaitegian bertan... (gehiago irakurri)