Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Fiskaltza

Albisteak:  Fiskaltza

Erkoreka sailburuak Gipuzkoako fiskalburu berriaren, Zurriarain Fernández, kargu-hartzeko ekitaldian izango da

2013(e)ko ekainaren 26a

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Josu Erkoreka Gipuzkoako Lurralde Fiskaltzako fiskalburu berriaren, Maria Idoia Zurriarain Fernándezen, kargu-hartzeko ekitaldian izango da, osteguna, ekainak 27, 13:00etan. Noiz: Ekainak 27. Ordua: 13:00etan. Non: Bistetarako aretoa, Donostiako justizia-jauregia. San Martin, 41Donostia. ... (gehiago irakurri)

Tasen Legeak %20 eta %30 artean murriztu du EAEko eskaera kopurua

2013(e)ko martxoaren 07a

Tasen Legea indarrean jarri zenetik eskaera kopurua %20 eta %30 artean murriztu da euskal epaitegietan. Horixe adierazi du Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak. Fiskala Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartu da aste honetan. Lege horren ezarpenaren ondorioz, euren eskubideak justiziaren aurrean aldarrika ditzaketen herritarren bataz bestekoak behera egin duela kritikatu du... (gehiago irakurri)

EAEko fiskal nagusiak ustelkeriaren kontrako neurriak hartzeko eskatu du

2013(e)ko martxoaren 04a

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ustelkeria jazartzeko baliabide gehiago eta ekiditeko aurretiazko neurriak ezartzea eskatu die lurraldeko fiskalei. Kontratuak eraginkortasun eta meritu irizpideen arabera egitea eta jokabide-arauak ezartzea proposatu du; arau horien arabera kargu publikoek euren ondarea argitara eman beharko lukete. Arauak betetzen ez dituztenentzat diziplina neurriak... (gehiago irakurri)

Epaileek eta fiskalek greba deitu dute otsailaren 20rako Gallardonen erreformen aurka

2013(e)ko otsailaren 06a

Elkarte-arteko Batzordea osatzen duten Epaileen eta fiskalen elkarteek greba deitu dute datorren otsailaren 20rako, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroak egindako erreformen kontra protesta egiteko. Magistratuen Elkarte Profesionalak eta Fiskalen Elkarteak ez dute ekimenarekin bat egin. Urtarrilean iragarri zuten Ministroak beraien eskaerei otsailaren 5a baino lehen jaramonik egin ezean,... (gehiago irakurri)

Epaile eta fiskalek greba mehatxua egin dute otsailerako

2013(e)ko urtarrilaren 22a

Epaileen eta fiskalen elkarteek, beraien eskaerak kontutan hartzen ez badira otsailaren 5ean greba egingo dutela jakinarazi diote Justizia ministroari. Igorritako komunikatuan jasotakoaren arabera, greba otsailak 15aren aurretik egingo lukete. Testua epaileen eta fiskalen zazpi elkartek sinatu dute, eta bertan,  “BJKNren erreforman gure ustetan gaindiezinak diren  mugak zehaztuko... (gehiago irakurri)