Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Fiskaltza

Albisteak:  Fiskaltza

Calparsorok uda aurretik izendatuko du Euskadiko ustelkeriaren aurkako fiskal berezia

2015(e)ko martxoaren 26a

Uda aurretik, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza berezia egongo da Euskadin, hasiera batean ordezkaritza bat egotea aurreikusi zen arren. Neurri horrekin, delitu ekonomikoei eta ustelkeriari aurre egiteko organo publiko espezializatu horren ezarpena bizkortu nahi da.  Euskadiko Fiskal Nagusi Juan Calparsorok izendatuko ditu Euskadiko Fiskaltza berezi horretako ... (gehiago irakurri)

Fiskal lanpostu berri bi egongo dira Euskadin

2015(e)ko otsailaren 10a

Gobernuak fiskal kopurua handituko du; 66 lanpostu berri egongo dira, horietako bi EAEn; era horretara, Ministerioa Publikoak , guztira, 2.473 langile izango ditu. 66 lanpostu berri horietatik lau, Estatuko Fiskaltza Nagusian lan egiteko izango dira; bi, Delitu Informatikoetan lan egiteko; eta beste bi, Zigor arloko Nazioarteko Lankidetzan lan egiteko. Horrez gain, Ustelkeriaren eta Antolatutako... (gehiago irakurri)

Consuelo Madrigalek Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

2015(e)ko urtarrilaren 15a

Consuelo Madrigalek Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

Consuelo Madrigal Martinez-Pereda Estatuko Fiskal Nagusi berriak Espainiako erregearen aurrean kargua zin egin zuen atzo, Zarzuela jauregian egindako ekitaldian; bertan izan ziren Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes. Consuelo Madrigal Estatuko Fiskal Nagusi kargua duen lehen emakumea da.... (gehiago irakurri)

Gobernuak Consuelo Madrigal proposatu du Estatuko Fiskal Nagusi izateko

2014(e)ko abenduaren 22a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur arratsaldean egingo duen osoko bilkuran aztertuko du Estatuko Fiskal Nagusi izateko  Consuelo Madrigalen hautagaitza. Madrigalek Eduardo Torres-Dulce ordezkatuko luke, azken horrek, arrazoi pertsonalak direla eta- dimisioa eman ondoren. Consuelo Madrigal (Segovia, 1956) 2008. urtetik Salako fiskala da -maila gorena du-. Egun, Adingabeen Salako... (gehiago irakurri)

Erkorekak epaileen eta Fiskaltzaren independentzia zorrotz errespetatzea espero du

2014(e)ko abenduaren 22a

Erkorekak epaileen eta Fiskaltzaren independentzia zorrotz errespetatzea espero du

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gertatu berri den Estatuko fiskal nagusi Eduardo Torres-Dulceren dimisioari buruz hitz egin du. Erkorekaren ustez “Gobernu zentralak botere judizialean eginiko interferentziei buruzko gaiak gainezka egiteko falta zena” izan da gertaera hori. Irekian argitaratutako prentsa-oharra... (gehiago irakurri)