Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Fiskaltza

Albisteak:  Fiskaltza

Euskadiko Fiskaltza Nagusiak eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Barakaldoko Fiskaltzek herritarren kontsultak posta elektronikoz erantzungo dituzte

2020(e)ko maiatzaren 19a

Fiskaltzak

Euskadiko Fiskaltza Nagusiak eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako Probintzia eta Adingabeen Fiskaltzek eta Barakaldoko Lurralde Fiskaltzak herritarren esku jarri dituzte hurrengo posta elektroniko helbideak, dagokien eremuetan jarduteko:   Euskadiko Fiskaltza Nagusia: EAEkoFiskaltzaNagusia@justizia.eus Arabako Probintzia Fiskaltza: ArabakoProbintziaFiskaltza@justizia.eus ... (gehiago irakurri)

Dolores Delgadok Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

2020(e)ko otsailaren 27a

Dolores Delgado

Justizia ministro ohi Dolores Delgadok Estatuko Fiskal Nagusi kargua zin egin du gaur Zarzuelako jauregian. Ekitaldian egon dira, besteak beste, Justiziako buru Juan Carlos Campo, Gobernuko presidente Pedro Sánchez eta Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmes. Ondoren, Estatuko Fiskal Nagusi berriak Auzitegi Gorenean kargua hartu du,... (gehiago irakurri)

Justiziak uztailerako deitu ditu epaileen eta fiskalen elkarteak Gobernuarekin elkarrizketa hasteko helburuarekin

2018(e)ko ekainaren 20a

Justiziak uztailerako deitu ditu epaileen eta fiskalen elkarteak Gobernuarekin elkarrizketa hasteko helburuarekin

Justizia ministro Dolores Delgadok  epaileen eta fiskalen elkarte guztiak deitu ditu uztailaren 23rako, Justiziako profesionalen eskaerei erantzuteko elkarrizketari ekin eta egutegi bat eratzeko. Delgado ministroaren helburua elkarrizketa berreskuratzea da; horren bitartez, Justizia administrazioaren gardentasuna areagotu nahi du, eta independentzia judiziala presio, esku-hartze eta... (gehiago irakurri)

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusia hil da

2017(e)ko azaroaren 20a

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusia hil da

Estatuko Fiskal Nagusi José Manuel Maza Martín iragan azaroaren 18an hil zen Buenos Airesko (Argentina) ospitale batean, giltzurrun-gutxiegitasun akutu baten ondorioz.  Estatuko Fiskal Nagusia Ministerio Publikoen Iberoamerikako Elkartearen aste honetako batzarrean parte hartzeko zegoen argentinako hiriburuan. José Manuel Maza 2016ko azaroaren 25ean izendatu zuten... (gehiago irakurri)

EBko Kontseiluak Europako Fiskaltza abian jartzea adostu du

2017(e)ko ekainaren 14a

Europar Batasuneko Justizia eta Barne Ministroen Kontseiluak Europako Fiskaltza sortzeko akordioa adostu du.  Akordioa lau urteko negoziazioen ostean lortu da. Espainiak, bere aldetik, jarrera proaktiboa izan du EBren finantza interesen aurkako delituak jazarriko dituen erakundea erdiesteko lanean. Guztira, 18 estatu daude Europako Fiskaltza ezartzeko Erregelamendu-proposamenaren alde:... (gehiago irakurri)