Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Fiskaltza

Albisteak:  Fiskaltza

Consuelo Madrigalek Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

2015(e)ko urtarrilaren 15a

Consuelo Madrigalek Estatuko Fiskal Nagusi kargua hartu du

Consuelo Madrigal Martinez-Pereda Estatuko Fiskal Nagusi berriak Espainiako erregearen aurrean kargua zin egin zuen atzo, Zarzuela jauregian egindako ekitaldian; bertan izan ziren Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes. Consuelo Madrigal Estatuko Fiskal Nagusi kargua duen lehen emakumea da.... (gehiago irakurri)

Gobernuak Consuelo Madrigal proposatu du Estatuko Fiskal Nagusi izateko

2014(e)ko abenduaren 22a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur arratsaldean egingo duen osoko bilkuran aztertuko du Estatuko Fiskal Nagusi izateko  Consuelo Madrigalen hautagaitza. Madrigalek Eduardo Torres-Dulce ordezkatuko luke, azken horrek, arrazoi pertsonalak direla eta- dimisioa eman ondoren. Consuelo Madrigal (Segovia, 1956) 2008. urtetik Salako fiskala da -maila gorena du-. Egun, Adingabeen Salako... (gehiago irakurri)

Erkorekak epaileen eta Fiskaltzaren independentzia zorrotz errespetatzea espero du

2014(e)ko abenduaren 22a

Erkorekak epaileen eta Fiskaltzaren independentzia zorrotz errespetatzea espero du

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gertatu berri den Estatuko fiskal nagusi Eduardo Torres-Dulceren dimisioari buruz hitz egin du. Erkorekaren ustez “Gobernu zentralak botere judizialean eginiko interferentziei buruzko gaiak gainezka egiteko falta zena” izan da gertaera hori. Irekian argitaratutako prentsa-oharra... (gehiago irakurri)

Eduardo Torres-Dulcek dimisioa eman du Estatuko Fiskal Nagusi bezala

2014(e)ko abenduaren 19a

Eduardo Torres-Dulce Estatuko Fiskal Nagusiak, kargua arrazoi pertsonalengatik utzi duela adierazi dio Rafael Catala Justizia ministroari. Komunikatu bidez, Gobernuak bere erabakia errespetatzen duela adierazi du eta lanean  buru belarri aritu izana eta erakutsitako eraginkortasuna eskertu dizkio; beti babestu dituelako legea eta ordena konstituzionala, eta bere lana independentzia eta... (gehiago irakurri)

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiaren 2013. urteko Memoria argitaratu da

2014(e)ko urriaren 08a

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiaren 2012. urteko Memoria argitaratu da

Dagoeneko liburutegian eskuragarri dago 2013. urteari dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiaren Memoria. Memoria bost kapitulutan banatuta dago: I. Kapitulua. Gorabehera pertsonalak eta antolaketa kontuak. II. Kapitulua. Lurralde-fiskaltzen jarduera. III. Kapitulua.  Aztertu beharreko gai espezifikoak. IV. Kapitulua. Legegintza erreformetarako... (gehiago irakurri)