Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Eusko Jaurlaritza

Albisteak:  Eusko Jaurlaritza

AMEIren 2019ko memoria prest dago

2020(e)ko ekainaren 29a

AMEIren 2019ko memoria

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Zuzendari Carlos Cuberok Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailean aurkeztu du AMEIren 2019. urteko memoria. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak (AMEI) 2019ko ekitaldian jasotako datu estatistikoen memoria JustiziaEus-en kontsultatu ezazu. ... (gehiago irakurri)

Familia Bitartekaritzako Euskal Zerbitzuak jarduera presentzialari ekin dio berriz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2020(e)ko ekainaren 26a

Familia Bitartekaritzako Euskal Zerbitzua

Familia Bitartekaritzako Euskal Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren mendekoa da; jarduera presentzialari ekin dio berriz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zeina eten egin behar izan baitzen, konfinamenduaren eta alarma-egoeraren ondorioz, martxoaren 16an. Familia Bitartekaritzako Zerbitzua familiei arreta emateko eta esku hartzeko auzibidetik kanpoko zerbitzua... (gehiago irakurri)

Argitaratu da 2020ko ekainaren 5eko Ebazpena, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, deseskalatzeko planaren 3. fasea aktibatzen zuen ekainaren 8ko Ebazpena aldatzen duena

2020(e)ko ekainaren 26a

Justizia Administrazioaren Zuzendariaren Ebazpen berria argitaratu da, deseskalatzearen 3. Fasea aktibatzeari buruzkoa: Ebazpena, 2020ko ekainaren 25ekoa, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, deseskalatzeko planaren 3. Fasea aktibatzen zuen ekainaren 8ko Ebazpena aldatzen duena Ebazpena, 2020ko ekainaren 25ekoa, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, Zuzendari horren 2020ko... (gehiago irakurri)

Haurren bisitak eta trukeak egiteko deribazio judizial bidezko Familiartekoen Elkarguneetan hartutako familien kopuruak gora egin du

2020(e)ko ekainaren 23a

María Jesús San José

Deribazio judizial bidezko Familiartekoen Elkarguneetako jardueraren urteko txostena aurkeztu du Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek. Bertan adierazitakoaren arabera, 2019. urtean, ia mila familiari eman zieten zerbitzu hori. Sailburuak adierazi duenez, “iaz 987 familiek erabili zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Familiarteko Elkarguneak trukeak edo bisitak egiteko.... (gehiago irakurri)

IVAP-ek itzultzaile automatiko neuronal juridiko-administratibo berria atera du

2020(e)ko ekainaren 22a

Itzultzaile automatiko neuronal juridiko-administratiboa

2019aren amaieran, Eusko Jaurlaritzak “Itzuli” itzultzaile automatiko neuronala sustatu zuen; onarpen handia izan du administrazioko langileen eta herritarren artean. Orain, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak itzultzaile automatiko horren bertsio bat sortu du, hizkuntza juridiko-administratiboan espezializatuagoa: https://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/itzuli/. Horretarako,... (gehiago irakurri)