Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Eusko Jaurlaritza

Albisteak:  Eusko Jaurlaritza

Euskadi auzi kopuru gutxien duen Estatuko hirugarren erkidegoa da

2019(e)ko martxoaren 11a

Errioxa eta Nafarroaren atzetik, Euskadi da auzi kopuru gutxien duen autonomia erkidegoa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) organo judizialen egoerari buruz egindako txostenaren arabera. Txostenean jasota datorrenez, Euskadiko organo judizialetan 207.613 auzi sartu ziren iaz, 2017an baino % 1,3 gehiago. Bestalde, 203.678 auzi ebatzi ziren (% 4,8 gehiago) eta 83.854 egiteke gelditu... (gehiago irakurri)

Euskaraldiaren ikerketarako hirugarren galde-sorta betetzeko epea zabaldu da

2019(e)ko martxoaren 06a

Euskaraldiaren ikerketarako hirugarren galde-sorta betetzeko epea zabaldu da

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra 225.154 pertsonak parte hartu zuten Euskaraldian, euskararen inguruko ariketa sozial kolektibo erraldoian. Ekimen berritzailea izanagatik eta lortutako parte hartze altuagatik, Ahobizi edo Belarriprest izan direnek nola bizitu duten eta hizkuntzaren erabileran eta ohituretan zein eragin izan duen ezagutzea funtsezkoa izango da Euskaraldiaren hurrengo edizioei... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak, BJKNketa EUDELek lankidetza-hitzarmena sinatu dute kalteberatasun-kasuak detektatzeko eta etxegabetzeen aurrean neurri sozialak aplikatzeko

2019(e)ko martxoaren 01a

Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Gobernuaren lankidetza-hitzarmen bat BJKNrekin eta EUDEL ekin kalteberatasun-kasuak detektatzeko eta etxegabetzeen aurrean neurri sozialak aplikatzeko. Arriolak adierazi duenez, hitzarmenaren aplikazioarekin arindu egin nahi da, ahal den gehien, fede oneko zordunentzat... (gehiago irakurri)

Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea, Emakunderen martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak

2019(e)ko otsailaren 27a

Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea, Emakunderen martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak

Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du: “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”. Kanpaina beraz emakume eta nesken ahalduntzean eta hauek beraien etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean, aukeratzeko eskubidean arreta... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du

2019(e)ko otsailaren 08a

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak (AJEEBT) sortu duen biktimei ematen zaien laguntza hobetzeko lantaldea gidatuko du. Lantalde berriak, erabiltzaileei zerbitzu ahalik eta osoena emateko helburuarekin, biktimei  laguntzeko bulegoetan behar diren hobekuntza teknologikoak aztertuko ditu, beti ere, dibertsitate... (gehiago irakurri)