Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Eusko Jaurlaritza

Albisteak:  Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak areagotu egin du Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegora sartzeko beka-kopurua, eta, orain, 40 dira

2019(e)ko abuztuaren 13a

Eusko Jaurlaritzak areagotu egin du Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegora sartzeko beka-kopurua, eta, orain, 40 dira

Lan eta Justizia Sailak 264.000 euro bideratuko ditu Karrera Judizialerako eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegorako oposizioak prestatzeko beketara, sarbidea sustatzeko eta hari bide emateko, egonkortasuna eta zerbitzu publikoaren kalitate-maila egokia sustatzeko eta herritarrek Justizia Administrazioan duten gogobetetasun- eta konfiantza-maila areagotzeko. Aurreko... (gehiago irakurri)

40.000 euro doako justiziako abokatutzako profesionalen prestakuntzarako

2019(e)ko abuztuaren 13a

40.000 euro doako justiziako abokatutzako profesionalen prestakuntzarako

Gobernu Kontseiluak adostu du 40.000 euroko dirulaguntza ematea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoei, doako laguntza juridikorako zerbitzuak ematen dituzten letratuen prestakuntza eta espezializazioa finantzatzeko. Finantzaketa Abokatutzaren Euskal Kontseiluak aurkeztutako 2019ko Prestakuntzako Urteko Planaren arabera banatuko da. Hark dirulaguntzaren honako banaketa hau ezartzen... (gehiago irakurri)

Justizia Errestauratibo Zerbitzuaren 2018ko memoriak prest daude

2019(e)ko uztailaren 24a

hainbat pertsonako batzarra

Euskadiko Justizia Errestauratibo Zerbitzuaren 2018ko memoriak liburutegian eskuratu ditzakezu.  Datuak bi txostenetan bilduta daude, horietako batean zigor-arloko justizia errestauratiboari buruzko datuak bildu dira, eta bestean, familia-arloari buruzkoa.  EuskadikoJustizia Errestauratibo Zerbitzuaren 2018ko memoria (zigor-arloa) liburutegian eskuratu dezakezu. Euskadiko... (gehiago irakurri)

AMEIren 2018ko memoria prest dago

2019(e)ko uztailaren 22a

Mikroskopioa

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren 2018ko memoria liburutegian eskuratu dezakezu. Txostenean bilduta datoz, 2018ko urteari dagozkion datu estatistikoak, AMEIren lankidetza Akordio eta Hitzarmenen zerrenda, eta Institutuak trebakuntza, irakaskuntza eta ikerketa arloan egindako lanak jasotzen dituen atala. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren (AMEI) 2018ko memoria... (gehiago irakurri)

Konbikzio-piezen enkantea Donostiako Atotxako Justizia Jauregian irailaren 27an

2019(e)ko uztailaren 17a

Datorren irailaren 27an, Donostiako Atotxako Justizia Jauregiko 13.zkiko Salan, gordailuko efektu piezen enkante publikoa egingo da. Liburutegiko "Atzemandako ondasunak" atalean enkantean jarriko diren ondasunak, enkantean parte hartzeko baldintzak eta enkanteen ordutegiak ikus ditzakezu. ... (gehiago irakurri)